Manfred Bieler

idazle alemaniarra

Manfred Bieler (Zerbst, Saxonia-Anhalt, Alemania, 1934ko uztailaren 3a - Munich, Alemania, 2002ko apirilaren 23a) alemaniar idazlea izan zen.

Manfred Bieler
Bizitza
JaiotzaZerbst/Anhalt1934ko uztailaren 3a
Herrialdea Alemania
 Alemaniako Errepublika Demokratikoa
 Txekoslovakia
HeriotzaMunich2002ko apirilaren 23a (67 urte)
Hobiratze lekuaObermenzing cemetery (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakgidoilaria, idazlea eta antzerkigilea
Jasotako sariak
KidetzaBavariako Arte Ederren Akademka

IMDB: nm0081411 Allmovie: p315908 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Dessauko Philanthropinumen ikasi eta gero, Alemaniar literatura ikasi zuen Humboldt Unibertsitatean, Sortaldeko Berlinen. Idazle Alemaniarren Elkartean lan egin zuen, eta irratirako gidoiak idazten hasi zen 1957an. Eleberri satiriko bat izan zen Bielerren lehen liburu ospetsua: Das Kaninchen bin Ich (1963, "Neu naiz untxia"). Alemaniako Errepublika Demokratikoan debekatu egin zuten, eta 1969an argitaratu zuen Errepublika Federalean, Mari Morzeck izenburuarekin.

1965ean, Pragara aldatu zen Bieler, eta herritartasun txekiarra hartu zuen. Pragako Udaberriak porrot egin zuenean, Munichen kokatu zen familiarekin. 1973an, Bavariako Arte Ederren Akademiako kide izendatu zuten. Alemaniako bi aldeetan berari gertatutakoak eta bi Alemanien historiaren ikuspegi kritiko zorrotza izan dira Bielerren gai nagusiak.

Besteak beste, kontakizun eta eleberri hauek idatzi zituen: Der Mädchenkrieg (1975, "Nesken gerra"), Der junge Roth (1968, "Roth gaztea"), Der Kanal (1978, "Ubidea"), Der Bär (1983, "Hartza") eta Still wie die Nacht (1989, "Gaua bezain lasai") liburu autobiografikoa. Irratirako eta telebistarako gidoi ugari ere idatzi zituen.

Erreferentziak aldatu