Luis Agote (Buenos Aires, 1868ko irailaren 22aib., 1954ko azaroaren 12a) argentinar medikua, ikertzailea eta odol-transfusioko aitzindaria izan zen.

Luis Agote

Argentinako diputatua

1916 - 1920
Barrutia: Buenos Aires probintzia
Argentinako diputatua

1910 - 1914
Barrutia: Buenos Aires probintzia
Bizitza
JaiotzaBuenos Aires1868ko irailaren 22a
Herrialdea Argentina
HeriotzaBuenos Aires1954ko azaroaren 12a (86 urte)
Hobiratze lekuaLa Recoleta hilerria
Hezkuntza
HeziketaBuenos Airesko Unibertsitatea
Colegio Nacional de Buenos Aires (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmedikua eta politikaria
Enplegatzailea(k)Buenos Airesko Unibertsitatea

Find a Grave: 7195714 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Buenos Aireseko Ikastetxe Nazionaleko ikasle izan zen, eta gero Buenos Aireseko Unibertsitatean, hepatitisari buruzko tesi batekin doktoregoa lortu zuen. 1894. urtean Higiene Departamentuko idazkari izendatu zuten, eta ondoren Martín García uharteko legenardunentzatko ospitaleko zuzendaria (1895). 1899az geroztik, Rawson ospitalean egin zuen lan Buenos Airesen, eta han zuzendari bihurtu zen. 1905ean, Buenos Aireseko Unibertsitateko Medikuntza Fakultateko irakasle izendatu zuten. 1929an erretiratu zen.

Odol-transfusioko lana aldatu

1914ko azaroaren 9an, Amerikako lehen zeharkako odol-transfusioa egin zuen, sodio zitratoa erabiliz, antikoagulatzaile gisa. Albert Hustin mediku belgikarrak hilabete batzuk lehenago egin zuen operazioa, 1914ko martxoaren 27an, baina Agotek ez zuen ezer jakin.

Politika aldatu

1910. urtean , Parlamentuko kide hautatu zuten, 1916an Senatuan sartu zen. Kostaldeko Unibertsitate Nazionalaren fundazioa ezarri zuen legea proposatu zuen.

Idazlea aldatu

Luis Agote liburu askoren egilea ere da.