Korla (uigurreraz: كورلا شەھىرى‎Kroraina; txinera sinplifikatuz: 库尔勒; pinyinez: Kù'ěrlè; mongolieraz: Хорл) Txinako Xinjiangeko Uigur Eskualde Autonomoko bigarren hiri handiena da, Bayin'gholin Mongoliar Prefektura autonomoko hiriburua hain zuzen ere. Zetaren Bidean kokaleku garrantzitsua izan zen.

Korla
Konderri mailako hiria
Administrazioa
Estatu burujabe Txinako Herri Errepublika
Eskualde autonomoXinjiang
Prefektura autonomoBayin'gholin Mongoliar Prefektura autonomoa
Izen ofiziala库尔勒市
كورلا شەھىرى‎
ᠬᠣᠷᠣᠯ
Posta kodea841000
HerriburuaSaybagh Subdistrict (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak41°45′53″N 86°09′10″E / 41.7646°N 86.15268°E / 41.7646; 86.15268
Map
Azalera7378.48 km²
Demografia
Biztanleria549.324 (2010)
Dentsitatea74,45 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia996
Ordu eremuaUTC+08:00
Matrikula新M
xjkel.gov.cn

Geografia eta klima aldatu

Kokapena aldatu

Tarim arroaren barnean dagoen hiria da Korla. Ürümqi hiriburutik 200 kilometro hego-mendebaldera, baina Tian Shan mendikatea inguratu behar denez distantzia handiagoa egin beharra dago. Antzina garrantzitsua izan zen Karasahr hiria 7 kilometro iparraldera dauka. Tiemen pasabideak lotzen ditu hiri biak eta Zetaren Bidean dagoen estugunea izanik defendatzeko erraza izan zen historian zehar.

Kaidu ibaiaren bi ertzetan zabaltzen da Korla, hau ez da ohikoa Xinjiangeko hirietan. Txinatarrek Kongque izena ematen diote ("pauma ibaia") eta uigurrek Konqi Darya ("larrugileen ibaia").

Klima aldatu

Klima oso gogorra da, basamortu kontinentaleko muturreko klima hain zuzen ere.


      Datu klimatikoak (Korla (1971−2000))      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 8.5 14.0 24.9 34.6 36.3 38.2 40.0 40.0 36.2 29.8 20.1 9.8 '
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) −1.5 4.8 13.3 22.2 27.6 30.9 32.8 32.0 27.0 19.1 8.8 0.3 18.1
Batez besteko tenperatura (ºC) -7.0 -1.3 7.1 15.5 21.0 24.6 26.4 25.4 19.9 11.3 2.2 -5.2 11.7
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) −11.8 −6.8 1.0 8.7 14.4 17.9 19.8 18.8 13.2 4.9 −2.9 −9.6 5.6
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) −25.3 −20.7 −10.4 −3.0 1.6 6.2 10.6 7.9 1.9 −4.4 −16.6 −24.4 '
Pilatutako prezipitazioa (mm) 2.0 1.5 1.2 2.0 6.7 9.9 12.4 8.6 7.0 4.1 0.6 1.4 57.4
Prezipitazio egunak (≥ 0.1 mm) 2.6 1.0 0.8 1.4 2.6 5.2 5.8 5.3 2.7 1.3 0.6 1.7 31
Iturria: Weather China

Historia aldatu

Antzinako erresuma garaia aldatu

Korla Yuli (尉犁) izenarekin ezagutu izan zen Han dinastiaren garaian[1]. Hanshu liburuan (K.a. I. mendea) esaten denez 1.200 etxalde eta 9.600 biztanle zituela esaten da, hauetatik 2.000 gizon armak hartzeko gai zirena gainera[2]. K.o. 61 urtean Xiongnu leinuek 15 erreinutako biztanleekin (Korla, Karasahr eta Kucha barne) 30.000 gizonetako armada osatu zuten eta hegoaldeko Hotan hiria osatu zuten. 94. urtean txinatarrek mendeku hartu zuten Ban Chao generalaren gidaritzapean. Honek Yanqi (Karashahr) eta Yuli (Korla) hirietako erregeen buruak Txinako hiriburura (Luoyang) bidali zituen bere garaipenaren mezu gisa[3]. 106 eta 125 urteen artean Medndebaldeko lurraldeen matxinada gertatu zen. Korla eta Hoxudeko erregeek txinatarren menpekotasuna ez zuten onartzen. Dunhuangeko gobernadorea Ban Yong zen (Ban Chaoren semea) eta honek hiri biak erasotu eta garaitu zituen[3].

Karasahr-en menpe aldatu

III. mendean aiatzen denez Korla, Hoxud eta Shanwang hiriak Karasahr erresumaren menpean zeuden eta ordutik aurrera hari lotuta egon ziren[4]. 632 urtean Tang dinastiaren zergadun bihurtu zen Karasahr, baina aldi berean Zetaren Bidearen garai oparoena etorri zen. IX. mendean uigurrek Qocho erresuma eratu zuten eta XIII. mendean mongolek eremua eskuratu eta Txagatai Khanerriaren barnean gelditu zen.

Azken urteak aldatu

Kashgaria erresumako Yaqub Beg jeneral musulmana Qing dinastiaren mendebaldeko lurraldeak konkistatzen saiatu zen, baina 1877 urtean Korla hirian hil eta iraultza bertan behera gelditu zen.

1887 urtean Francis Younghusband esploratzaile britainiarra bertatik pasatu zen Pekinetik Indiara zihoala. Bidean ikusitako hirekin alderatuta nakazaritza oparoena zeukala idatzi zuen. Artoa zen nagusi baina arroza ere landatzen zen. Txinatar herri txiki bat aurkitu zuen, 370 m² ingurukoa eta buztinezko 11 metrotako garaiera zuen harresi batek inguratua. 1'6 kilometro hegoaldera turkiarren hiri txiki bat zegoen, baina harresiak erebat suntsiturik zituen. Karasahrrek baino denda hobeak aurkitu zituen, baina ez Turfangoak bezain onak[5].

Ekonomia aldatu

Ura erruz duenez nekazaritza sail handiak daude hiriaren inguruan, eta honi esker Korla beti izan da hiri oparoa, Karasahr hiriarekin batera. Korlako madari "usaintsuak" (Pyrus bretschneideri Rehd.) oso ezagunak dira[6]. 1950. hamarkadan Taklamakan basamortuan petrolioa aurkitu zenean Korlak hartu zuen honen monopolioa[7] eta Karasahr baino populatuagoa eta garatuagoa bihurtu zen berehala. Petrolioa aurkitu aurretik herri txiro txiki bat zen, baina ondoren txinatar ugari etortzen hasi ziren eta agur egun ere urtero batazbeste 20.000 biztanletan igotzen du populazioa[7].

Korla aireportua hiritik gertu dago, itsas mailarekiko 927 metrotako altueran[8].

Demografia aldatu

2007 urtean 430.000 biztanle zituen eta 2018an 770.000ko estimaturiko populazioa du. Gehienak Han txinatarrak dira. Gutxiengoen artean uigurrak (100.000 inguru), mongolak eta Hui txinatarrak daude, eta kopuru txikiagotan kazakhak, kirgizak, xibeak, tajikak, uzbekoak, tartariarrak eta beste hainbat[9].

Ondasun nabarmenak aldatu

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Karlgren, Bernhard. (1966). Grammata Serica. Ch'eng-wen Publishing Company, Taipei..
  2. Hulsewé, A. F. P. and Loewe, M. A. N.. (1979). China in Central Asia: The Early Stage 125 BC – AD 23: an annotated translation of chapters 61 and 96 of the History of the Former Han Dynasty. E. J. Brill, Leiden., 177 or..
  3. a b Hill, John. (2009). Through the Jade Gate to Rome: A Study of the Silk Routes during the Later Han Dynasty, 1st to 2nd Centuries CE. BookSurge, Charleston, South Carolina. ISBN 978-1-4392-2134-1..
  4. Hill, John E.. (2004). The Peoples of the West from the Weilüe (魏略 by Yu Huan 魚豢: A Third Century Chinese Account Composed between 239 and 265 CE. .
  5. Younghusband, Francis E.. (1896). The Heart of a Continent. John Murray, London. Facsimile reprint: (2005) Elbiron Classics, 148 or. ISBN 1-4212-6551-6..
  6. «Xinjiang Agricultural Sciences» www.xjnykx.com (Noiz kontsultatua: 2019-10-27).
  7. a b (Ingelesez) Kucera, Joshua. (2008-03-05). «China's Oil Boom» Slate Magazine (Noiz kontsultatua: 2019-10-27).
  8. CN-65), Xinjiang (autonomous region:; China (CN); Great Circle Mapper: Map, Blue Marble; Google Maps: Map, Satellite; Yandex Maps: Map, Satellite; Map, Bing Maps:; Retrieval, FAA PilotWeb: NOTAM; China, CIA: The World Factbook: et al.. «KRL - Korla, 65, CN - Airport - Great Circle Mapper» www.gcmap.com (Noiz kontsultatua: 2019-10-27).
  9. «Korla Travel Guide: Highlights, Weather Forecast, Tips» www.travelchinaguide.com (Noiz kontsultatua: 2019-10-27).

Kanpo estekak aldatu