Txagatai Khanerria
Txagatai Khanerria (mongolieraz: Tsagadai Khan Uls/Цагадайн улс) Genghis Khanen bigarren semea zen Txagatai Khan eta haren ondorengoak buru zituen khanerri mongola, eta geroago hizkuntzaren aldetik turkiartua, izan zen. Hastapenean Mongolen Inperioaren zatia zen, baina geroago guztiz independente bilakatu zen.
Txagatai Khanerria Цагадайн улс Tsagadai Khan Uls | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1225 – 1687 | |||||||||||
Monarkia | |||||||||||
| |||||||||||
![]() Txagatai khanerria berdez, c. 1300.. | |||||||||||
Geografia | |||||||||||
Hiriburua | Almaliq, Qarshi | ||||||||||
Azalera | 3.500.000 km2 km² | ||||||||||
Kultura | |||||||||||
Hizkuntza(k) | mongoliera, turkiar hizkuntzak | ||||||||||
Erlijioa | Tengerismoa, budismoa, kristautasuna eta, azkenean, islama | ||||||||||
Historia | |||||||||||
|
Une gorenean, XIII. mendearen bukaera aldean, khanerria Amu Dariatik Altai mendietaraino zihoan. Nola edo hala, 1220ko hamarkadatik XVII. mendera arte iraun zuen khanerriak, nahiz eta mendebaldeko erdia Tamerlanen aurrean galdu zen 1360ko hamarkadan. Ekialdeko erdia txagatai agintarien menpean jarraitu zuen, baina, azkenean, XVII. mendean Apaq Khoja aginte teokratikoaren azpian amaitu zen.