Jane Campion (Wellington, 1954ko apirilaren 30a) Zeelanda Berriko zinema-zuzendaria da. Antropologia- eta arte-ikasketak egin ondoren, zinemagintzari ekin zion, eta Australian egin zituen lehenbiziko film laburrak. Horietako bati, Peel, an exercise in discipline (Peel, diziplina-ariketa) lanari, Cannesko Urrezko Palma eman zioten 1982an. Telebistarako egin zuen lehenbiziko film luzeari, Two Friends (1986, Bi lagun)­ filmari, oso harrera ona egin zion kritikak. Zinemarako lehen film luzea, Sweetie­, 1989an egin zuen. Hurrengo urtean, Veneziako Zinemaldiko Zilarrezko Lehoia irabazi zuen Aingeru bat nire mahaian filmarekin, Janet Frame idazlearen biografian oinarritutako lanarekin. Film ezagunenean ere, ­Pianoa (1992­) filmean, emakumezko bat da protagonista. Beste hainbat sariren artean, Cannesko Zinemaldiko Urrezko Palma eman zioten film horrengatik. Horren ondorengoekin, Dama baten erretratua (1995) eta Nire arma eta haren ikaslea (1996­), ez zuen halako arrakastarik lortu. Aipatzekoa da Jane Campion izan zela 1946tik aurrera Cannesko sari nagusia eskuratu zuen lehenbiziko emakumea. 2021an Veneziako Zinemaldiko Zilarrezko Lehoia irabazi zuen bigarrenez, The Power of the Dog filmagatik. Lan honengatik Zuzendari onenaren Oscar Saria ere eskuratu zuen.

Jane Campion


Epaimahaiko presidentea Cannesko Zinemaldian


Steven Spielberg - Coen anaiak
Bizitza
JaiotzaWellington1954ko apirilaren 30a (69 urte)
Herrialdea Zeelanda Berria
BizilekuaSydney
Familia
AitaRichard Campion
AmaEdith Campion
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaVictoria University of Wellington (en) Itzuli
Sydneyko Unibertsitatea
Australian Film Television and Radio School (en) Itzuli
Chelsea College of Art and Design (en) Itzuli
Sydney College of the Arts (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakgidoilaria, film-zuzendaria, aktorea, zinema ekoizlea eta errealizadorea
Jasotako sariak

IMDB: nm0001005 Allocine: 12147 Allmovie: p83988 TCM: 27916 TV.com: people/jane-campion
Discogs: 702612 Edit the value on Wikidata

Filmografia aldatu

Zuzendaria aldatu

Ekoizlea aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu