James Rosenquist (Grand Forks, Ipar Dakota, Ameriketako Estatu Batuak, 1933ko azaroaren 29a - New York, 2017ko martxoaren 31) margolaria izan zen.

James Rosenquist

Bizitza
JaiotzaGrand Forks (Ipar Dakota)1933ko azaroaren 29a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaNew York2017ko martxoaren 31 (83 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza
Hezkuntza
HeziketaMinnesotako Unibertsitatea
Minneapolis College of Art and Design (en) Itzuli
Art Students League of New York (en) Itzuli
Roosevelt High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, argazkilaria, diseinatzailea, eskultorea eta grabatzailea
Lantokia(k)Minneapolis-Saint Paul metropoli-eremua
Kansas City
New York eta Aripeka (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Coenties Slip (en) Itzuli
MugimenduaPop Artea
Espresionismo abstraktua
Izengoitia(k)Rosenquist, James Albert
Genero artistikoaarte abstraktua
Arte figuratiboa
jimrosenquist-artist.com

Bizitza aldatu

1948an, Minneapolisko Arte Eskolan ikasi zuen beka batekin, eta, ondoren, hango unibertsitatean sartu zen, pintura-ikasketak egitera. 1955ean, New Yorka joan zen, eta Art Students Leaguen sartu zen. Han ezagutu zituen Robert Indiana, Jasper Johns eta Robert Raushenberg, artelanak osatzeko berak bezala eguneroko bizitzatik hartutako objektuak eta gaiak erabiltzen zituzten artistak. Harrezkero, zenbait enpresarentzat lan egin du, artista komertzial gisa. Bakarkako lehen erakusketa Green Galleryn egin zuen, New Yorken, 1962an, eta, 1965az gero, Leo Castelli Galleryrentzat lan egin zuen.

1960ko hamarraldiaren inguruan, neurri handiko irudiak egin zituen, bizimodu modernoaren hutsaltasuna agerian uzten duten sinboloak erabili zituen, eta pop art joerako gaiak landu zituen nagusiki (I Love you with my Ford, 1961). 1970eko hamarraldian, obra grafikoak egiten hasi zen, eta munduaren ikuspegi surrealista eskaintzen duten irudi erraldoiak egiten jarraitu zuen. Four New Clear Women lanean, Estatu Batuetako kulturari buruzko bere iritzia azaldu zuen.

Kanpo estekak aldatu

Erreferentziak aldatu