Hasarazlea erreakzio kimiko bat abiarazten duen eta erreaktiboetako bat ez den substantzia edo molekula da. Kate-polimerizazioetan usatzen dira, besteak bete[1].

Hasarazleak beroaren bidez edo erradiazio ikusgarri zein ultramorearen bidez aktiba daitezke. Bigarren multzokoei fotohasarazle esaten zaie.

Hasarazleek normalean lotura ahulak dituzte, hots, loturaren disoziazio-energia txikia izaten da.

Hasarazle-motak aldatu

Hasarazlea mota batekoa ala bestekoa izango da kate-polimerizazioaren izaeraren arabera. Hortaz, erradikal-polimerizazioetan hasarazlea erradikalarioa izango da eta ioi-polimerizaioetan, ioinikoa, anioia zein katioia[2][3].

Hasarazle ioionikoak aldatu

Anioi-polimerizazioan usatzen diren hasarazleak izaera basikoa dute, hala nola, alkohoxidoakmetal hidroxidoak, fosfina edo metil litioaren moduko organometalikoak.

Katioi-polimerizazioan, aitzitik, protoia izaten da hasarazle ohikoena. Protoi horren iturria alkoholak, ura edo azido klorhidrikoa izan daitezke eta, normalen, alumino kloruroaren gisako Lewis azido batekin asoziatuta baliatzen dira.

Erradikal-hasarazleak aldatu

Haluroak aldatu

Haluroek nahikoa erraz pairatzen duten homolisia. Kloroak esaterako bi kloruro erradikal (Cl•) sortzen ditu argi ultramorearen eraginez. Alkanoak kloratzeko usatzen da.

Konposatu azoikoak aldatu

Konposatu azoikoak (R-N=N-R') bi erradikalen aitzindariak izan daiteke bai berotuz baita irradiatuz ere. Adibidez, azobisisobutironitriloak erreakzio hau pairatzen du:

 

Peroxido organikoak aldatu

Peroxido organikoek bi oxigenotan zentratutako bi erradikal ematen dituzte. Hauek ez-egonkorrak direnez egonkorrago diren bi karbonotan zentratutako erradikal bihurtzen dira. Adibidez, di-tert-butil peroxidoa bi tert-butoxi erradikal (t-BuO•) sortzen ditu, zeintzuk metil erradikal (CH3•) bihurtzen diren segidan azetona askatuz.

(CH3)3COOC(CH3)3 → 2 (CH3)3CO
(CH3)3CO → (CH3)2CO + CH3

Peroxido ez-organikoak aldatu

Peroxido ez-organikoak organikoen moduan jokatzen dute. Adibidez, disoluzioan peroxidisulfatoa dizoziatu egiten da sulfato erradikalak formatuz. Estirenoa eta fluoroalkenoak polimerizatzeko baliatzen dira.

[O3SO–OSO3]2− ⇌ 2 [SO4]•−

Erreferentziak aldatu

  1. «ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-19).
  2. Elortza, Josemari & Iruin, J. J.. (1988). Kimika fisikoko makromolekularra. Ibarsusi ISBN 84-86967-01-5. PMC 907326689. (Noiz kontsultatua: 2021-03-19).
  3. (Gaztelaniaz) Areizaga, Javier; Cortázar, M. Milagros; Elortza, Jose M. & Iruin, Juan J.. (2002). Polímeros. Editorial Síntesis, 44-50 or. ISBN 84-9756-026-4..

Kanpo estekak aldatu