Aluminio kloruro
Aluminio kloruroa[1] (AlCl3) konposatu ez-organikoa da, aluminioz eta kloroz osatuta. Solidoak fusio- eta irakite-puntu baxua du, eta lotura kobalentea duten molekulez osatuta dago, metal batez eta ez-metal batez osatuta egon arren. Bere sublimazioa 178 °C-etan gertatzen da. Aluminio kloruro urtuak elektrizitatea gaizki garraiatzen du,[2] sodio kloruroa bezalako haluro ioniko asko ez bezala. Egoera solidoan dago, geruzatan sareta egitura koordinatua duen eraketa seikoitz batean.
Aluminio kloruro | |
---|---|
![]() | |
Formula kimikoa | AlCl3 |
SMILES kanonikoa | [Al(Cl)(Cl)Cl&zoom=2.0&annotate=none 2D eredua] |
MolView | [Al(Cl)(Cl)Cl 3D eredua] |
Konposizioa | aluminio eta kloro |
Masa molekularra | 131,888 Da |
Kristalografia | |
Sistema kristalinoa | Kristal-sistema monokliniko |
Arriskuak | |
NFPA 704 | |
Identifikatzaileak | |
InChlKey | VSCWAEJMTAWNJL-UHFFFAOYSA-K |
CAS zenbakia | 7446-70-0 |
ChemSpider | 22445 |
PubChem | 24012 |
Gmelin | 30114 |
ChEBI | 1876 |
NBE zenbakia | 3264 |
RTECS zenbakia | BD0530000 |
ZVG | 3010 |
DSSTox zenbakia | BD0530000 |
EC zenbakia | 231-208-1 |
ECHA | 100.028.371 |
CosIng | 31451 |
MeSH | D000077410 |
RxNorm | 1608145 |
UNII | LIF1N9568Y |
Azido-base izaeraAldatu
Konposatu honek propietate azidoak eta basikoak ditu aldi berean, eta, beraz, substantzia anfoterikoa da; horrek esan nahi du Lewisen azido bat edo Lewisen base bat izan daitekeela. Adibidez, aluminio kloruro ur destilatuan jartzean, gatza ioietan disoziatuko da, aluminio-katioiak (Al3+) eta kloruro-anioiak (Cl-) emanez. Orduan, aluminioak urarekin erreakzionatuko du oxidiloekin bat eginez eta protoiak askatuz, aluminio hidroxido emanez. Aitzitik, aurrez prestatutako soluzioari sodio hidroxidoa gehitzen bazaio, aluminio-ioiak oxidriloekin erreakzionatuko du.
ErreferentziakAldatu
- ↑ Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2008]
- ↑ Greenwood, N. N.; Earnshaw, A.. (1984). Chemistry of the Elements. Oxford: Pergamon Press.
Kanpo estekakAldatu
Artikulu hau kimikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |