Homolisi

Lotura kobalentearen haustura simetrikoa, karga bereko bi partikula eratzen dituena

Kimikan homolisia lotura kobalentearen haustura simetrikoa da, karga bereko bi partikula eratzen dituena[1]. Homolisian jatorrizko loturako bi elektroiak sortutako bi partikuletan banatuko dira. Heterolisi esaten zaio haustura simetrikoa ez denean.


Prozesuan behar den energiari loturaren disoziazio-energia esaten zaio. Disoziazioa pasatzeko beharrezkoa den energia erradiaziotik, uhin ultramoreetatik esaterako, edo berotuz lortzen da.

Homoisi-prozesuetan erradikalak sortzen dira.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu