Google Maps Google-k eskaintzen duen doaneko zerbitzu bat da, web bidezko mapen zerbitzaria. Mapak mugitzea ahalbidetzen duten irudiak, mundu osoko satelite bidezko argazkiak nahiz hainbat lurraldetako ibilbideak eskaintzen ditu. 2005eko urriaren 6tik, Google Maps Google Local-en parte da.

 Google Maps
Jatorria
Sortzailea(k)Google
Sorrera-urtea2005
Azken bertsioa7.4.0
Ezaugarriak
EuskarriaJava makina birtual
Programazio-lengoaiaC++, JavaScript, Extensible Markup Language eta Ajax
Kokapena
LekuaMountain View
Kalifornia
JabeaGoogle
Ekoizpena
GaratzaileaGoogle
MaskotaPegman (en) Itzuli

google.com…
Facebook: GoogleMaps Twitter: googlemaps Instagram: googlemaps Youtube: UCnIQPPwWpO_EFEqLny6TFTw Edit the value on Wikidata

Google Earthen antzekoa da, Windows/Mac/Linux aplikazio bat da Ludiaren ikuspegi zirraragarriak eskaintzen dituena, baina ez da erraza Web orrialdeetara integratzea.

Bestetik, Web orrialdearen edozein jabek bere Web-ean ezaugarri asko integratzeko aukera eskaintzen du.

Garapena aldatu

2005eko otsailaren 8an Google Map Google Blog-ean ezagutarazi zen lehenengo aldiz. Hasiera batean, Internet Explorer eta Mozilla Firefox-eko erabiltzaileentzako soilik izango litzateke, baina 2005eko otsailaren 25ean Opera eta Safari-rentzako ere baliagarria bihurtu zen. Softwarea Google Localen parte bihurtu baino 6 hilabete lehenago beta fase batean egon zen.

Googleko web aplikazioak bezala, Google Map sortzeko JavaScripteko hainbat artxibo erabiltzen dira. Erabiltzaileak mapa mugitu dezakeenez, berau zerbitzaritik jaisten da ikusi ahal izateko. Erabiltzaile batek negozio bat aurkitzen duenean, bere kokapena pin itxurako irudi bat erabiliz markatua izaten da. Irudi hau PNG irudi garden bat bezala gelditzen da maparen gainean. Zerbitzariarekin sinkronia gabeko konekzio bat lortzeko, Google-ek aplikazio honen gain AJAX ezarri zuen.

Ezaugarriak aldatu

Oinarrizkoak aldatu

Google Mapsek mapa hobeto ikusteko gerturatu edo urruntzeko aukera eskaintzen du. Erabiltzaileak mapa saguarekin edo norabide teklekin kontrolatu dezake, horrela nahi duen kokalekura mugitu ahal izateko. Mugimendu azkarrago bat lortzea nahi bada, “+” eta “-“ teklak erabil daitezke zoom-a kontrolatzeko. Erabiltzaileek helbide bat edo leku konkretu bat jar dezakete mapan bilatzeko.

Google Local-i esker bilaketaren emaitzak gune batera mugatu daitezke. Adibidez, erabiltzaileak “Pizzas in Paris” jar dezake, Parisen pizzak prestatzen dituzten jatetxeak aurkitzeko. Bilaketek jatetxeak, hotelak, antzokiak eta negozioak bilatu ditzakete.

Beste mapa zerbitzu batzuk egiten duten moduan Google Mapsek ere, helbide batera iristeko urratsak sortzea ahalbidetzen du. Hau da, helmugara iristeko jarraitu beharreko pauso zerrenda, beharrezko denbora eta ibilitako distantzia bistaratzen dizkio erabiltzaileari.

Link to this page loturak latitudea eta longitudea gordetzen duen URL kate luzea txertatzen du. Datu hauek Nasa World Winden edo TerraServer-USAen sartzeko erabil daitezke, non kasu batzuetan erresoluzio handiagoko irudiak izaten dituzten.

API hauei esker garatzaileek mundua ikusteko era berriak aplikatu ditzakete.

Aurreratuak aldatu

2005ko apirilean, Googlek Ride Finder-a (Ibilgailu kokatzailea, euskaraz) gehitu zuen, non pertsona batek taxi edo garraio publiko bat kokatu dezakeen hiri handi baten denbora errealean. Erabiltzaileak klik egin beharko du Update Position barran (Kokalekua eguneratu, euskaraz) ibilgailuaren kokaleku berria aurkitu ahal izateko.

2005ko ekainean, Estatu Batuetako, Puerto Ricoko, Kanadako eta Erresuma Batuko errepide mapak Google Maps integratu ziren.

2005ko uztail erdialdean, Googlek Google Maps eta Google Local-en bertsio japoniarra abiarazi zuen.

Satelite bidezko irudiak aldatu

2005eko apirilean, satelitetik ikusten zenaren bista alternatibo bat sortzen da. Google Maps errealitate bihurtu duen pertsona QuickBird da.

2005eko ekainerako, erresoluzio handiko/altuko irudiak eskuragarri zeuden Kanada eta Estatu Batuetako (Hawaii eta Alaska barne) biztanleriaren gehiengoarentzat. Gainera Frantzia, Irlanda, Italia, Irak, Japonia, Bahamak, Kuwait, Mexiko, Holanda, … bezalako herrialdeetako irudiak ere badaude nahiz eta modu partzial batean.

Ordea, zenbait gune ilunduak izan ziren nazioaren segurtasunagatik, hala nola, Kapitolioa, Erxe Zuria eta Area 51.

Planetaren gainontzekoentzat, irudiak erresoluzio baxuan daude, poloentzat izan ezik. Erakusten diren argazki guztiak ez dira sateliteetatik ateratakoak batzuk hirietatik, altuera handietatik (10.000 metro ingurutik), hegazkinez ateratakoak dira

Ikuspegi askotarikoak aldatu

2005eko uztailaren 22an, Google-ek Google Maps-en ikuspegi dual bat argitaratzen du. Ikuspegi honek satelite bidezkoa, mapa ilustratuekin eta egiazko munduko kaleen izenekin konbinatzen ditu. Honek, bi puntuen arteko ibilbidea errazagoa aurkitzea ahalbidetzen ditu.

Kokapenaren arabera GoogleMaps gehienez bost aukera desberdin eskaintzen ditu. Aukera hauek maparen goiko eskuineko hertzean azaltzen dira.

  1. Street View – (AEB) Aukera honen bitartez kaleen 360º irudi errealak ikus daitezke, kaleetatik mugituz.
  2. Traffic - (AEB) “Map” bezalako ikuspegia da baina kasu honetan bertako trafikoari buruzko informazioa agertzen da denbora errealean.
  3. Map – Ikuspegi honen bidez mundua ikusten da mapa tradizional bat bezala.
  4. Satellite – Kasu honetan mundua satelite-irudien bidez ikusten da.
  5. Hybrid – Map eta Satellite bistak batzen dituen bista da.

Ospea aldatu

Bilaketarako tresnen sarrerarekin eta maparen mugimenduarekin, satelite bidezko irudien erabilerarekiko interesa handitzea lortu da, nahiz ikerkuntzarako zein helburu pertsonaletarako. Ematen ari zaion beste erabilera bat, argazkien elkartrukea izan da (adibidez Flickr) mapa memorialen kategoria sortuz. Bertan, pertsonen gustuko lekuak edo leku interesgarriak erakusteko erabiltzen da.

Erabilerarekin batera, leku ezagunetako irudiekin eta espaziotik ateratako irudiekin, datu baseak sortu dira (adibidez: estadioekin, antzinako eraikuntzekin...)

Programa aldatu

Webguneari laguntzeko asmoz, Google-k Google Earth garatu zuen mapan erabilera pertsonalizatu bat lortzeko. Honela, informazioa galdu gabe mapen gainean kaleen izenak jartzea ahalbidetu zen. Google Maps ia bere osotasunean JavaScript eta XML-z garatua dagoenez, erabiltzaile batzuek alderantzizko ingeniaritza egin dute. Horrela, kodea garatuz Google Mapen interfazearen ahalmena handitu dute.

Googlek biltegiratuak dituen hainbat irudi erabiliz, zenbait tresnek bilaketa irudiak pertsonalizatzeko, lekuek Lurrean daukaten posizio zehatza ezagutzeko eta Google Mapseko interfazearen irudiak pertsonalizatzeko erraztasuna ematen digute. 2005eko ekainean Google Google Mapseko API-a kaleratu zuen, interfaze originaleko edozein aspektu aldagarriak eginez. API-a edozein web gunek erabili dezake garatzailearen pasahitz ofizialarekin.

Google, Google Mapsen aldatu

Google Local aldatu

Google-k bere bilaketa lokaletan Google Mapsen ikuspegiak barneratzen ditu (tamaina txikiagoko irudi batean). Google Local eskuragarri dagoen lekuetan, negozio mota konkretu bateaz edozein area geografikotan bilatu daitezke.

Ride Finder aldatu

Google-k esperimentu gisa Google Mapsen oinarritutako Ride Finder deituriko tresna kaleratu zuen. Tresna hau GPSa erabiliz taxi eta limusinen bilaketa konstantean oinarritzen da. Hau garapen prozesu batean dago San Francisco eta Chicago hirietan.

Google Moon aldatu

2005eko ekainaren 20an Google-k ilargiaren geografiaren inguruko NASA-ren irudi batzuk kaleratu zituen, Google Mapsaren interfazera barneratuak izan zirelarik. Hala ere, hainbat erabilera kendu egin ziren.

Aukerak:

  • Apollo: Apollo-k ilargian egindako lurreratze guztiak irudikatzen diren mapa hedagarria.
  • Visible: Ilargiaren azalera erakusten duen mapa hedagarria.
  • Elevation: Ilargiaren erliebearen sakontasuna eta garaiera irudikatzen duen koloretako mapa.
  • Charts: Eremu bakoitzaren lehengo mapen irudiak.

Google Mars aldatu

Google Mars-ek, Google Moonek bezala, Marteko satelite irudiak eskaintzen ditu, baina azken honek gainera irudi infragorriak eta Marteko erliebearen irudiak ere erakusten dizkigu. Erabiltzaileek garaiera, ikusgai eta datu infragorri botoiak sakatu ditzakete eta horrela mapa, satelite eta Google Mapsen modu hibridoen artean nola aldatzen den ikusi ahal izango dute. Proiektu hau NASAko zientzialarien eta Arizonako unibertsitatearen arteko kolaborazio bat da. Horretarako Googlek NASAk Marten burututako bi misiotan jasotako datu publikoak bildu ditu, Mars Global Surveyor eta Mars Odyssey dira bi misio hauek. Momentuz ezin da Google Earthen mahaigaineko bezeroa erabili datu hauek erabiltzeko, baina garatze prozesuan dago.

Kanpo estekak aldatu

Google Maps erabiltzen duten web orrialdeen adibideak aldatu