Garaio Arabako eskualde-parkea da, Gasteiztik 15 bat kilometrora dagoena, Barrundiako udalerrian. Bere izena gaur egun hutsik dagoen herri batetik hartu zuen, Barrundiara pasa baino lehen Ganboa udalerrian kokatuta zegoena. 116 hektarea inguruko hedadurarekin, Uribarri Ganboako urtegiaren bazterrean dago. Urtegiko urak Zadorra ibaiarenak dira.

Garaio
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaBarrundia
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak42°54′32″N 2°32′19″W / 42.90889°N 2.53861°W / 42.90889; -2.53861
Demografia

Bainatzeko gune atseginak ditu, eta bainuarekin eta aisialdiarekin erlazionatutako hainbat zerbitzu ere, besteak beste, aparkalekuak, informazio-etxea, komunak, aldagelak, dutxak eta iturriak. Hori dela eta, Gasteizko hondartza gisa ezaguna da. 2018an hondartzak bandera urdin zuen.[1]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

 
Garaioko hondartzako ikuspegia


  Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa