Erandio Klub Kirol Elkartea

Erandio Klub Kirol Elkartea Erandioko futbol taldea da. 1915ean sortua,[1] egun Bizkaiko Ohorezko mailan dabil baina bi aldiz Espainiako futbol ligako bigarren mailan aritu zen.

Sociedad Deportiva Erandio Club
Sorrera1915 (109 urte)
Futbol zelaiaAtegorri Berria
Erandio
edukiera: 2.500 lagun
inaugurazioa: 1967
PresidenteaFco. Javier de Andrés
EntrenatzaileaOskar Tabuenka
LigaBizkaiko Ohorezko Maila
2022-233.a
Webguneawww.erandioclub.org
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Historia aldatu

SD Erandio Club 1915ean sortu zuten. Klubaren urrezko aroa 1930 eta 1940ko hamarkadak eta 1950eko hamarkadaren hasiera zen.

1932an Afizionatuen Espainiako txapelketako finala jokatu eta galdu egin zuen baina hurrengo urtean txapelduna izan zen. Gerra Zibilaren ondoren, 1939-40 denboraldian, Bigarren Mailan jokatu zuen eta 6.a izan arren, jaitsi zen mailaren berrantolaketa handi bat egin baitzen. 1949an berriz igo zen baina 14. gelditu eta maila galdu zuen.

Gero, urte asko eman zituen Hirugarren Mailan, 1981ean Bigarren B Mailara igo arte. 1982an lorturiko 7. postua izan zen onena, hurrengo urteetan ez baitzuen hau hobetzerik lortu. 1985ean maila galdu zuen. Ordutik lau urte baino ez ditu egin hirugarren mailan eta Bizkaiko Ohorezko mailako ohiko taldea izan da.

Uniformea aldatu

  • Lehenengoa: Zamarra txuri-urdinak eta praka urdinak.

Futbol Zelaia aldatu

Ategorri Berriak, 1967an irekia, 2.500 ikusleentzako tokia du. [1]

Ereserkia aldatu

¡Aupa Erandio!, 1965ean moldatu zuten klubaren 50. urteurrena zela eta.

Datuak aldatu

2023-24 barne:

Palmaresa aldatu

Azken urteetako ibilbidea aldatu

Denboraldia # Maila Emaitza
2006-07 5 Bizkaiko Ohorezko Maila 17.a (jaitsi)
2007-08 6 Bizkaiko Lurraldeko Preferentea 5.a
2008-09 6 Bizkaiko Lurraldeko Preferentea 5.a
2009-10 6 Bizkaiko Lurraldeko Preferentea 9.a
2010-11 6 Bizkaiko Lurraldeko Preferentea 2.a (igo)
2011-12 5 Bizkaiko Ohorezko Maila 11.a
2012-13 5 Bizkaiko Ohorezko Maila 5.a
2013-14 5 Bizkaiko Ohorezko Maila 2.a (igo)
2014-15 4 3. maila 18.a (jaitsi)
2015-16 5 Bizkaiko Ohorezko Maila 13.a
2016-17 5 Bizkaiko Ohorezko Maila 16.a (eutsi)
2017-18 5 Bizkaiko Ohorezko Maila 16.a (eutsi)
2018-19 5 Bizkaiko Ohorezko Maila 10.a
2019-20 5 Bizkaiko Ohorezko Maila 16.a
2020-21 5 Bizkaiko Ohorezko Maila 6.a
2021-22 6 Bizkaiko Ohorezko Maila 4.a
2022-23 6 Bizkaiko Ohorezko maila 3.a
2023-24 6 Bizkaiko Ohorezko maila

Jokalari ezagunak aldatu

Palmaresa aldatu

  • Afizionatuen Espainiako futbol txapelketa (1): 1933.
  • Bizkaiko amateur txapelketa (14): 1931, 1932, 1933, 1934, 1935, 1942, 1944, 1973, 1974, 1975, 1976, 1977, 1978 eta 1979. Titulu gehien lortutako kluba da.

Erreferentziak aldatu

  1. ZUBIAUR MADINA, Luís Alberto & MAESTRO MARTÍN, José Ramón. (2015). Aupa el Erandio, que es de Erandio : historia de un centenario, 1915-2015. (1ª ed. argitaraldia) Sociedad Deportiva Erandio Club ISBN 978-84-606-9924-8. PMC 937748478. (Noiz kontsultatua: 2020-10-27).

Kanpo estekak aldatu