Cardiff City Football Club

Cardiff City Football Club (galesez: Clwb Pêl-droed Dinas Caerdydd) Galesko Cardiff hiriburuko futbol talde bat da.

Cardiff City Football Club
Ezizena(k)The Bluebirds
Sorrera1899ko urtarrilaren 1a
Futbol zelaiaCardiff City Stadium
edukiera: 27.500 lagun
inaugurazioa: 2010eko uztailaren 22a
PresidenteaMalaysia Vincent Tant
EntrenatzaileaIngalaterra Neil Warnock
LigaPremier League
2018-1918.a (jeitsi da)
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Premier Leagueko partida Evertonen aurka, ezohiko elastiko gorriarekin.

Historia aldatu

1899ko urtarrilaren 1an Riverside A.F.C. izenarekin sortu zen Galesko hiriburuan. 1908 urtean Cardiff City izena hartu zuen. Lehenengo urte bikainak 20. hamarkadaren erdi aldera izan zituen. 1924ean Ligan bigarren egin zuen, 1925ean Kopako finalista izan zen eta azkenik 1927an Kopa irabaztea lortu zuen, Ingalaterratik kanpoko talde batek lortu duen aldi bakarra da. Hori gutxi balitz Charity Kopa (Superkopa) ere lortu zuen urte berean. Ordutik aurrera taldearen gainbehera etorri zen.

60. hamarkadan Ingalaterrako bigarren mailako taldea izan arren Galesko Koparen bidez Europako Errekopa jokatzen hasi zen. Horrela 1968an final erdietara iritsi zen (bigarren mailako talde batek inoiz lortu duen emaitzarik onena) baina Hanburgok kanporatu zuen, etxean 1-1 berdindu eta Alemanian 3-2 galdu baitzuen.

1992an Galesko futbol liga sortu arren Cardiffek Ingalaterran lehiatzen jarraitzea erabaki zuen, bigarren mailako taldea bazen ere ekonomikoki errentagarriagoa baitzitzaion. Azken urteetan oso ondo ibili da. 2008an berriz iritsi zen Kopako finalera baina Portsmouthek 1-0 gainditu zuen finalean. 2012an Ligako Kopako finala jokatu zuen eta oraingoan Liverpool FC izan zuen borrero penalti jaurtiketatan.

Azkenik 2013an lehen mailara igotzea lortu zuen 51 urteren ondoren. 2012 eta 2015 artean ekipamendua aldatu eta elastiko gorria eta praka beltzak erabili zituen. 2015 urtean bere kolore urdin historikoa berreskuratu zuen eta 2018an berriz igo zen.

Ekipamendua aldatu

     
 
 
 
Riverside AFC
     
 
 
 
Cardiff 1908
     
 
 
 
2012-2015
     
 
 
 
2017-2018

Irabazitako txapelketak aldatu

Ingalaterran: 2 aldatu

Galesen: 23 aldatu

  • Galesko Kopa (22): 1912, 1920, 1922, 1923, 1927, 1928, 1930, 1956, 1959, 1964, 1965, 1967, 1968, 1969, 1970, 1971, 1973, 1974, 1976, 1988, 1992, 1993.
  • Federazioaren Kopa (1): 2002.

Nazio artean: 0 aldatu

Kanpo estekak aldatu