Galesko Federazioaren Kopa

Galesko Federazioaren Kopa Galesen jokatzen zen futbol txapelketa zen, urte bakoitzeko talde galesik onena izendatzeko balio zuena. 1997-98 denboraldian abiatu zen eta 2008an bertan behera utzi zen. Wrexham da garaipen gehien lortu zituen taldea, 5 hain zuzen ere.

Galesko Federazioaren Kopa
FAW Premier Cup
Antolatzailea Cymdeithas Bêl-droed Cymru
Konfederazioa UEFA
Sorrera 1998
2008 (azkena)
Eremua  Gales
Taldeak 16
Garaipen gehien Wrexham (5 Kopa)
Txapelduna Newport County (2008)

HistoriaAldatu

1992an Galesko futbol liga sortu zenean talde gales garrantzitsuenek Ingalaterrako txapelketetan jokatzea erabaki zuten, hala ere historikoa zen Galesko futbol kopa jokatzen jarraitu zuten. 1996an ordea talde galesei bakarrik utzi zitzaien kopa jokatzen, izan ere txapeldunak Europako Errekopa jokatzeko txartela lortzen baitzuen eta Ingalaterran zebiltzanek hango txapelketa baliatu behar zuten Europara joateko.

Honen ondorioz txapelketa berria abiarazi zuten 1997-98 denboraldian. Bertan Galesko ligako onenek eta Ingalaterran ari direnek elkarrekin jokatu zuten, urteko talde galestar onena zein zen erabakitzeko.

2008an BBC Gales telebista kateak babesle izateari utzi zionean bertan behera gelditu zen. Honetaz gain ohorea baino ez zegoen jokoan, UEFAk Europa Leaguerako puntuagarria e zela berrestean Premier Leagueko taldeek ez zuten interesik izan aurrera jarraitzeko.

PalmaresaAldatu

Urtea Irabazlea Emaitza Finalista
1998 Wrexham 2-1 Cardiff City
1999 Barry Town 2-1 Wrexham
2000 Wrexham 2-0 Cardiff City
2001 Wrexham 2-0 Swansea City
2002 Cardiff City 1-0 Swansea City
2003 Wrexham 6-1 Newport County
2004 Wrexham 4-1 Rhyl
2005 Swansea City 2-1 Wrexham
2006 Swansea City 2-1 Wrexham
2007 The New Saints 1-0 Newport County
2008 Newport County 1-0 Llanelli

GaraipenakAldatu

Taldea Garaipenak Urteak
Wrexham 5 1998, 2000, 2001, 2003, 2004
Swansea City 2 2005, 2006
Barry Town 1 1999
Cardiff City 1 2002
The New Saints 1 2007
Newport County 1 2008

LigakAldatu

Liga Garaipenak Taldeak
  Ingalaterra 9 Wrexham (5), Swansea (2), Cardiff (1), Newport (1)
  Gales 2 Barry Town (1), The New Saints (1)

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu