Bartzelonako Garaipenaren Arkua

Garaipenaren Arkua Kataluniako Bartzelona hirian dagoen monumentua da. Josep Vilaseca i Casanovas arkitektoak 1888ko Bartzelonako Nazioarteko Erakusketarako atari nagusi gisa eraiki zuen. Lluís Companys eta Sant Joan pasealekuen arteko elkargunean kokatzen da. Bere egitura adreiluzkoa da, neomudejar estiloan oinarritua, 30 metroko garaiera duelarik. Beste izakera militarreko garaipen arku batzuk ez bezala, Bartzelonako Garaipen Arkuak artea, zientzia eta ekonomiaren garapenak bultzatutako izakera zibil handiagoa du. Noiz edo noiz Garaipenaren Arkua Bartzelonako oinezkoen lasterketen helmugatzat ere erabilia izan da, esate baterako Jean Bouin| lasterketa edota Bartzelonako matatoria. Arkua 1990an zaharberritua izan zen.

Bartzelonako Garaipenaren Arkua
Arco de Triunfo de Barcelona
public art in Barcelona
Garaipenaren Arkua Lluis Companys pasealekutik ikusita.
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Katalunia
Probintzia Bartzelonako probintzia
Eremu funtzionalaBartzelonako metropoli eremua
EskualdeaBarcelonès
Kataluniako udalerriaBartzelona
Alde zaharCiutat Vella
Administrative quarter in BarcelonaSant Pere, Santa Caterina i la Ribera
Koordenatuak41°23′28″N 2°10′50″E / 41.39111°N 2.18056°E / 41.39111; 2.18056
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1888
Arkitektura
ArkitektoaJosep Vilaseca i Casanovas (en) Itzuli
Materiala(k)adreilua, Maiolika eta kareharria
EstiloaMoorish Revival architecture (en) Itzuli
Dimentsioak29,8 (altuera) × 27,7 (zabalera) × 12,4 (luzera) m
Ondarea

Deskribapena aldatu

Josep Reynés artistak aurrealdean "Barcelona rep les nacions" ("Bartzelonak herrialdeei harrera egiten die") delakoa irudikatu zuen. Josep Llimonak atzealdean erakusketako partaideen arteko sari banaketa landu zuen. Eskubialdean Antoni Vilanovak Industria, Nekazaritza eta Merkataritzaren alegoriak gauzatu zituen. Ezkerraldean Torquat Tassok Zientzia eta Arteen alegoriak irudikatu zituen. Manel Fuxà eta Pere Carbonellek lan honetarako emakumezkoen lau irudi sortu zituzten: Ospeak.

Erliebeen xehetasunak aldatu

Ikus gainera aldatu

 
Bartzelonako Garaipen Arkuaren irudi panoramikoa.

Kanpo estekak aldatu