2019ko Ordiziako Klasika

2019ko Ordiziako Klasika
Datu orokorrak
Lasterketa96. Ordiziako Klasika
Txapelketak2019 UCI Europe Tour 1.1
Spanish Road Cycling Cup 2019
Data2019.eko uztailak 25
Luzera165,7 km
HerrialdeaESP Espainia
Irteera-lekuaOrdizia
Helduera-lekuaOrdizia
Taldeak17
Parte-hartzaileak117
Amaitu dutenak69
Bataz besteko abiadura42,288 km/o
Emaitzak
TxapeldunaESP Rafael Valls (Movistar Team)
TxapeldunordeaESP Jesús del Pino (Vito-Feirense-Pnb)
HirugarrenaESP Juan Antonio López-Cózar (Euskadi Basque Country-Murias)
◀20182020▶
Dokumentazioa

XCVI. Ordiziako Klasika- Ordiziako Udala Sari Nagusia 2019ko uztailaren 25ean egin zuten. Hasiera eta bukaera Ordizian, Abaltzisketa eta Altzo zeharkatu zituen, 165,7 km ibilbidean. 1.1 maila zuen.

Lasterketa aldatu

18 taldek eta 117 txirrindularik hartu zuten parte, horietatik 69k bukatu zutenak.

Nagusitasunez gailendu zen Rafa Valls (Movistar) Ordiziako 96. Klasikoan. Taldeak egindako lan aparta errematatu zuen Vallsek. Azken kilometroetan jotako eraso oldarkorrari esker, bakarrik helmugaratu zen Valls. 28 segundoren tartea atera zien bigarren eta hirugarren sailkatuei: Jesús del Pinori (Vito-Feireinse) eta Juan Antonio Lópezi (Euskadi -Murias), hurrenez hurren.[1]

Lasterketa abiatu eta berehala sartu ziren hainbat txirrindulari eguneko ihesaldian. Espero bezala, ordea, tropelak inongo arazorik gabe harrapatu zituen. Hogei kilometro faltan, João Rodriguesek eta Rubén Fernándezek erasoa jo zuten. Garaipena, bi txirrindulari horien artean egongo zela zirudien. Alta, tropelak garaiz erreakzionatu zuen eta helmugarako hamar kilometro falta zirela atzeman zituzten. Azken kilometroetan egin zuen eraso Rafa Vallsek, eta tropeleko inor ez zen Movistarreko kidea jarraitzeko gai izan. Erraz nagusitu zen.[1]

Parte-hartzaileak aldatu

WorldTeamTalde kontinental profesionalak (6)Talde kontinentalak (10)

Sailkapen orokorra aldatu

 Sailkapen orokorra
TxirrindulariaHerrialdeaTaldeaDenbora
1. Rafael Valls   EspainiaMovistar Team3 o 55 min 06 s
2. Jesús del Pino   EspainiaVito-Feirense-Pnb
3. Juan Antonio López-Cózar   EspainiaEuskadi Basque Country-Murias
4. Jetse Bol   HerbehereakBurgos-BH
5. Sergei Chernetskiy   ErrusiaCaja Rural-Seguros RGA
6. Antonio Pedrero   EspainiaMovistar Team
7. Masahiro Ishigami   JaponiaAVC Aix-en-Provence
8. Garikoitz Bravo   Euskal HerriaEuskadi Basque Country-Murias
9. Isaac Cantón   EspainiaKometa
10. Anass Aït El Abdia   MarokoVIB Sports
Iturriak : ProCyclingStats Cycling Archives


Erreferentziak aldatu

  1. a b «Rafa Vallsek irabazi du Ordiziako Klasikoa» Berria 2019-07-26 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.

Kanpo estekak aldatu