The Proclaimers
The Proclaimers 1983an Eskoziako Edinburgh hiriko Leith udalerri-barrutian sortutako musika talde bat da. Taldea Charlie Reid eta Craig Reid anai bikiek osatzen dute. Bere abestirik ezagunenak honako hauek dira: Letter from America, I'm on My Way eta ziurrenik hiruetan ospetsuena den I'm Gonna Be (500 Miles).
The Proclaimers | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Leith, Edinburgh Eskozia |
Musika mota | Folk rock, pop eta power pop |
Urteak | 1983 - gaur egun arte |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Chrysalis Records |
Taldekideak | |
Charlie Reid Craig Reid | |
Informazio gehigarria | |
www.theproclaimersofficial.co.uk | |
Politikoki euren Eskoziar nazionalismoa eta Eskoziaren independentziaren aldeko jarrera aski ezaguna da, Eskoziako Alderdi Nazionalaren aldeko zenbait ekitaldi ere burutu izan dituztelarik.
Diskografia aldatu
- 1987 - This Is the Story
- 1988 - Sunshine on Leith
- 1994 - Hit the Highway
- 2001 - Persevere
- 2003 - Born Innocent
- 2005 - Restless Soul
- 2007 - Life With You
- 2009 - Notes & Rhymes
Abestiak entzungai aldatu
Kanpo estekak aldatu
- The Proclaimers taldearen webgunea (Erresuma Batua) (Ingelesez)
- The Proclaimers taldearen webgunea (Ameriketako Estatu Batuak) (Ingelesez)