Belgikar Armada Espedizionarioa Errusian

Belgikar Auto Blindatuen Armada Errusian (frantsesez: Corps Expeditionnaire des Autos-Canons-Mitrailleuses Belges en Russie) Lehen Mundu Gerran Belgikak Errusiar Inperiora bidali zuen espedizio bat izan zen. Ekialdeko Frontean borrokatu zuen errusiar armadarekin batera. 1915etik 1918ra arte 444 belgiar soldadu parte hartu zuten unitatean, haietako 16 amaieran hildako izanda.[1]

Belgikar Armada Espedizionarioa Errusian
MotaUnitate militar
HerrialdeaBelgika
Gerrak eta guduak
Lehen Mundu Gerra

Historia aldatu

 
Armada Espedizionarioaren uniformea

1914ko abuztuan, Alemaniak Belgika inbaditu zuen. Hasieran kanpainia garaipen handia izan zen alemaniarrentzat, ia Belgika osoa zapalduz. Hala ere, 1914ko amaierantz frontea gelditu zen, Mendebaldeko Fronte osoa bezala eta lubaki-gerra hasi zen. Yserreko gudua eta gero belgiar armada Yserreko Frontean lubakituta zegoen. Haien biltegietan hainbat auto blindatu zituzten baina Yserreko lurretan ezin ziren erabili. 1915eko hasieran Nikolas II.a Errusiako tsarrak Belgikari ofizialki laguntza eskatu zion eta azken honek auto blindatuak bidali zizkion.[2] Belgika ofizialki "neutrala" zenez, gerran egon arren unitate honek "bolondres modukoak" zirela esan zen.

Belgikako Armada Espedizionarioaren lehen unitatea (333 bolondres Mors eta Peugeot auto blindatuekin hornituta) 1915ko urrian iritsi zen Arkhangelsken. [3] Unitatea Galitzian borrokatzen nabarmendu zen eta Gai-Zerrendan bost aldiz agertu zen. [4] [5]

1917ko Urriko Iraultza eta gero belgikar unitateak Errusian geratu ziren Brest-Litvoskeko Ituna sinatu arte. Su etena ofizialkitu zenean unitatea etsaien lurretan ikusi zuen bere burua. Murmanskera zihoan bidea itxita zegoen, eta auto blindatuak boltxebikeen eskuetan ez erortzeko lehertu zituzten. [4] Unitatea azkenean Estatu Batuetara iritsi zen Txina eta Transiberiar trenbidearen bidez 1918ko ekainean. [3]

Britainiarrek bidalitako antzekoa unitate bat, Britainiar Armada Espedizionarioa Errusian (ACEF ingelesez), Errusian ere borrokatu zuen.

Espedizioan parte hartu zuten pertsona ezagunak aldatu

Unitatea ez zen inoiz 500 pertsona baino gehiago izan, hala ere Belgikan geroago ezagunak egin ziren pertsona batzuk parte hartu zuten.

  • Henri Herd, "Constant le Marin" bezala ezaguna, boxeolari ospetsua eta 4 aldiz Munduko Txapelduna izan zen.
  • Henry George, 1920ko Udako Olinpiar Jokoetan urrezko domina lortu zuen pistako txirrindularitzan.
  • Julien Lahaut, politikaria eta Belgikako Alderdi Komunistaren agintaria izan zen. 1950ean erail zuten.
  • Marcel Thiry, baloniar poeta, bere anaia Oscarrekin espedizioan parte hartu zuen.
  • Théo Halleux, Liejako eraikitzaile famatu bat.

Erreferentziak aldatu

  1. [www.greatwardifferent.com. "Belgian Armoured Cars in Russia".. ].
  2. Cooling, B. F.; Hilliard, Jack B.; White, B. T.. (1971-10). «Tanks and Other Armoured Fighting Vehicles, 1900-1918.» Military Affairs 35 (3): 121.  doi:10.2307/1984033. ISSN 0026-3931. (Noiz kontsultatua: 2019-07-31).
  3. a b .
  4. a b .
  5. August Thiry & Dirk Van Cleemput (2015), King Albert's Heroes - Hoe 400 jonge Belgen vochten in Rusland en de VS veroverden, Antwerpen, Houtekiet, 428 p & 100 p photo's

Kanpo estekak aldatu