Belgikako Burdinbide Konpainia

Belgikako burdinbide konpainia publikoa

Belgikako Burdinbide KonpainiaSNCB-NMBS— (frantsesez: Société Nationale des Chemins de fer Belges —SNCB—; nederlanderaz: Nationale Maatschappij der Belgische Spoorwegen —NMBS—) Belgikako tren-enpresa nazionala da. 1926an sortu zen eta herrialdeko gobernuaren konpainia autonomoa da.

Belgikako Burdinbide Konpainia
SNCB logo.svg
Datuak
Izen laburraSNCB eta NMBS
Motatrenbide konpainia
Jarduera sektoreatrenbide-garraioa
HerrialdeaBelgika
Jarduera
KidetzaRailteam (en) Itzuli eta Nazioarteko trenen batasuna
Eskumendekoak
Agintea
Zuzendari exekutiboaSophie Dutordoir (en) Itzuli
Egoitza nagusi
Legezko formaEnpresa publiko
Zeren jabe
Historia
Sorrera1926ko irailaren 1a
Sortzailea
SorlekuaBrusela
Ordezkatzen duBelgian State Railways (en) Itzuli
webgune ofiziala
Twitter: SNCB Edit the value on Wikidata

2005ean, hiru zatitan banatu zen konpainia, trenbide-garraioaren liberalizazioari buruzko Europako arauetara egokitzeko: Infrabel, trenbide-azpiegitura eta sarerako eragiketak eta sarbideak kudeatzen dituena; SNCB-NMBS, bidaiarien eta merkantzien zerbitzuak kudeatzen dituena; eta SNCB-NMBS-Holding, bi konpainien jabea eta haien arteko lankidetza gainbegiratzen duena.

Garraiatutako bidaiariak eta sareaAldatu

2006. urtean, SNCB-NMBSk 187,5 milioi bidaiari garraiatu zituen, hots, 8521 milioi bidaiari, 3536 km-ko sarean. Sare osotik 2950 km 3000 V korronte zuzenean eta 351 km 25 Kv korronte alternoan elektrifikatuta daude.

2007an, sareak bi abiadura handiko burdinbideak zituen, 300 km/h-ko abiaduran zirkulatzeko prestatuak: Bruselako hegoaldea eta Frantziako muga lotzen dituen LAV 1, eta handik Frantziako AHBetatik jarraitzen du Paris, Lille eta Londresa aldera, eta Lovaina eta Lieja lotzen dituen LAV 2. Lieja eta Alemaniako muga Akisgrandik gertu lotzen dituen LAV 3 eta Holandako abiadura handiko sarea (HSL-Zuid) lotzen dituen LAV 4 2009ko abenduaren 13an ireki ziren.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Belgikako Burdinbide Konpainia