Behorlegi (mendia)
- Artikulu hau Nafarroa Behereko mendiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Behorlegi».
Behorlegi, Behorlegituturru edo Behorlegittutturru Nafarroa Behereko Behorlegi udalerrian dagoen mendi bat da. 1.265 metroko garaiera du. Arbaila mendilerroan dago. Igotzeko ohiko abiapuntuak Behorlegi herria, eta Landerre eta Apanize lepoak dira.
Behorlegi | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.265 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°06′20″N 1°04′23″W / 43.105684°N 1.0730631°W |
Mendikatea | Arbailako mendigune |
Estatu burujabe | Frantzia |
Frantziaren banaketa administratiboa | Metropolitar Frantzia |
Eskualdea | Akitania Berria |
Departamendua | Pirinio Atlantikoak |
Probintzia | Nafarroa Beherea |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Behorlegi, Landerre eta Apanize |
Luberri | Luberri |
Mendizaleen artean Ipar Euskal Herriko mendi estimatuenetako bat da. Bere itxura piramidala dela eta, Hego Euskal Herriko mendizaleek "Iparraldeko Txindoki" ezizenez ere deitu ohi dute, Behorlegi herria dagoen haranetik ikusita Gipuzkoako Txindoki mendiaren nolabaiteko antza baitu.
Iparmendebalde-Hegoekialde norabidean luzatzen den gandor harritsua da mendi honen ezaugarri nabarmenena, izan ere 2 kilometrotik gorako luzera du karaitzezko ertz luze horrek, Apanizeko larreetatik hasi eta Olhazarreko ibarreraino.
Galeria
aldatu-
Behorlegi mendia Behorlegi herritik ikusita
-
Behorlegi mendia Lekunberritik ikusita
-
Behorlegi mendia eta Behorlegi herria elurpean