Branka
- Artikulu hau ontzien atalari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Branka (argipena)».
Branka itsasontziaren aurreko partea da, ibileraren norabidea zehazten duena. Horri esker, itsasontziak mugimendu aukera gehiago ditu. Ontziaren istriborreko eta ababorreko amula bat eginez osatzen da. Forma fina du, itsasoko ura ebakitzeko.
Egitura nagusiak
aldatuMotak
aldatuHistorian zehar, hainbat branka mota diseinatu izan dira. Hona hemen adibide batzuk:
- Branka zuzena: XIX. mendean eta XX. mendearen hasieran oso erabilia zen. Lehiaketarako belaontzietan oso ohikoa da. Izan ere, motza denez, urak erresistentzia gutxi eragiteaz gain, itxura aerodinamikoa ematen dio.
- Branka abiatua: oso ohikoa da arrantza egiteko ontzietan. Konbinaketa bat osatzen da urpealdearen branka zuzena eta urgainaldearen branka abiatuaren artean.
- Tawler branka: oso ohikoa da itsaso ekaiztsuetan arrantzatzen duten ontzi altuetan.
- Bibolin branka edo branka atlantikoa: Yate edo Clipper ere deitu izan dira eta oso erabilia da ozeanoetako ontzietan.
- Erraboil branka: gaur egun gehien erabiltzen den branka mota da. Haren izenak dioenez, ontzi horien brankan erraboil bat dago. Pisu handiko ontzietan erresistentzia gutxi jartzen du uraren kontra.
- Maier edo koilara branka: branka abiatuaren mota bat da. V baten moduko forma du. Ezaugarri oso onak ditu, izan ere, eguraldia txarra denean, ukur mugimendua murrizten du.
- Branka alderantzikatua edo X-Bow branka: XIX. mendean eta XX.mendearen hasieran oso erabilia izan zen ontzi militarretan. Eguraldia txarra denean, oso egokia da. Hala ere, abiadura handia hartzen duten ontzietarako ez da oso komenigarria.
Ikus, gainera
aldatu