Basoilo handi

Europako basoiloetan handiena. Lumaje arre eta zurikoa da eta, 16 kg inguruko pisua erdiets badezake ere, hegan egiteko gai da. Eurasiako eta Marokoko estepa zabaletan bizi da

Basoilo handia (Otis tarda) otidae familiako hegaztia da[1], Eurasian bizi dena. Otis bere generoan espezie bakarra da.

Basoilo handi
Otis tarda, Hortobagy, Hungary 1.jpg
Iraute egoera

Kaltebera (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaAves
OrdenaOtidiformes (en) Otidiformes
FamiliaOtididae
GeneroaOtis (en) Otis
Espeziea Otis tarda
Linnaeus, 1758
Banaketa mapa
Otis tarda distribution.png
Datu orokorrak
Masa143 g (pisua jaiotzean)
Zabalera235 cm eta 180 cm
Kumaldiaren tamaina2,4
Errute denbora25 egun
Otis tarda

Europa osoko lehorreko hegazti handiena da[2]. Hegoaldeko eta erdialdeko Europako eskualde epeletan bizi diren espezimenak ez dira migratzaileak, Asiakoek berriz, hegoalderantz jotzen dute neguan.

DeskribapenaAldatu

Hegazti handia da. Hanka eta lepo luzeak ditu eta upela itxurako gorputza. Estepako bizimodura moldaturik dago eta lasterkaria bada ere hegan egiteko gaitasuna ere badu. Munduan dagoen hegazti hegalari handiena da.

Sexu dimorfismo handia duen espeziea da, emea tamainaz heren bat txikiagoa baita. Arrek 90-105 cm-ko altuera hartzen dute, 2'1-2'7 metroko hego zabalera eta batazbeste 9-10 kg-tako pisua. Inoiz aurkituriko handiena Mantxurian aurkitu zen (Txinan) eta 21 kg pisatu zituen. Emeak 75-85 cm garai eta 3'1-8 kg-ko pisua.

Bizkarraldean luma gorri-arreak dituzte eta azpialdea zuria da. Hankak eta lepoa grisak dira.

ElikaduraAldatu

Basoilo handia orojalea da eta urtesasoiaren arabera aldatzen da. Abuztuan dietaren %48'4a landareek osatzen dute, %40'9a ornogabeek eta %10'6a haziek.

UgalketaAldatu

Martxoa aldera hasten dira gorteatzen. Ordurako arrak udako lumaia izaten du eta negu partean arren artean izandako lehiek bakoitzaren lurraldea mugatzen dute. Emeen aurrean egiten dituzte gorteiamenduak ikusgarriak izaten dira, dantzan hasten da eta eztarria puzten du futbol baloi baten tamaina hartu arte. Ondoren lepoa jeitsi eta atzera botatzen dute burua gora begira dutela eta isatsa tentetu eta zabaltzen du.

Kopulatu eta arrautzak jarri ondoren emea arduratzen da arrautzetaz. Arrautzek 79'4 x 56'8 mm neurtzen dute eta 150 gramo pisatzen dituzte. Habiarik ez dute egiten, lurrean zulo bat egiten dute soilik. Habiak elkarrengandik gertu jartzen dituzte bikoteek, 9 metro inguruko distantziara.

Emeak 21-28 egunetan zehar erruten ditu arrautzak eta txitak jaio bezain laister habia uzteko gai dira. hainbat hilabetetan zehar amak zainduko ditu. Bi hilabetetan helduen lumaia hartzen dute kumeek eta hiru hilabetetan dezenteko distantziak egiten dituzte hegan.

Basoilo handia Euskal HerrianAldatu

Euskal Herriko azken basoilo handiak Nafarroako Bardean daude.

Garai batean Nafarroako Erriberan oso ugari izan omen ziren hegazti hauek, baina beraien kopurua erabat urritu da azken hamarkadetan. 1971. urtean egindako kontaketa batean 21 basoilo besterik ez ziren zenbatu Bardea eta Erriberri zein Castejongo lautadan. Urte honetan beste talde bat, 22 alekoa, ikusi omen zuten Leringo Lautadan[3], baina kasu honetan negua han igarotzen ari ziren hegaztiak ziren.

Francisco Purroy ornitologo nafarrarentzat populazio galera gogor honen arrazoirik nagusia ehiza zuzena izan da. Ez bakarrik suzko armen bidez, baizik eta esate baterako azenario batekin ezarritako amuak erabiltzen, oso eraginkorrak hegazti hauek harrapatzeko. Hegazti hauen tamaina handiak oso erakargarriak egiten zituen ehiztarientzat.

Ohikoa zen Erriberan ere hegazti hauek gauean harrapatzea kriseilu eta dunbak erabiliz.

Basoilo handiak babestuta baldin badaude ere, beraien kopurua ez da asko emendatu azken urtetan eta egun ere desagertzeko zorian daude Euskal Herritik.

ErreferentziakAldatu

  1. Gorman, Gerard. (1996). The Birds of Hungary. Londres: Helm (A&C Black) ISBN 0-7136-4235-1..
  2. Lur entziklopedietatik hartua.
  3. www.pajaricos.es

Kanpo estekakAldatu