Euskozaletasun

Baskismo» orritik birbideratua)

Euskozaletasuna[1][2], euskalerrizaletasuna[3] edo baskismoa (eskuarki gaitzesgarritzat erabilia, gaztelaniazko vasquismo hitzetik eratorria) Euskal Herriarekiko edo Euskal Autonomia Erkidegoarekiko nahiz Euskadiko kulturarekiko zaletasun, maitasun edota atxikimendu sentipenari deritzo, ideia politikoak begiratu gabe.

Antzeko sentipena da euskaltzaletasuna. Euskaltzaletasunak euskararekiko —eta, oro har, euskal kulturarekiko— konpromisoa eta zaletasuna adierazten ditu; baskismoak, ostera, euskararekiko eta euskal kulturarekiko zaletasunaz gainera, gaztelaniarekiko eta Euskal Herriko gaztelaniazko kulturarekiko atxikimendua ere barne hartzen du.

Euskozaletasunaren aldekoari esanahi neutroarekin euskozale[4] edo euskalerrizale[5] deritzo. Bestalde, eskuarki, baskista hitza euskaraz gutxiesgarritzat erabiltzen da, Euskadirekiko atxikimendua agertu bai baina euskara eta euskal kultura bazterrean uzten dituztenak izendatzeko.

PolitikanAldatu

Euskozaletasuna alderdi abertzale nahiz ez abertzaleek euren historian bere egin duten pentsamolde edo adar ideologikoa da; esate baterako, Euskal Autonomia Erkidegoan Ezker Batua, Ahal Dugu eta PSE alderdiek (azken honetan Jesus Egiguren, Odon Elorza edo Gemma Zabaleta politikariak nabarmentzen dira).

Aldiz, Nafarroako Foru Erkidegoan, PSNek kontraesan garbian UPN eta NPPren eskuindar nabarrismoaren eraginez edo presiopean 1970eko hamarkadako amaieran erakutsi zuen hasierako jarrera euskozaleari muzin egin dio. Geroa Bai (Nafarroa Bai), EH Bildu, Eusko Alkartasuna, EAJ, Aralar, Batzarre, Ahal Dugu edota Nafarroako Ezker Batua izan dira nabarrismo nagusiki aurrerakoia eta euskozaletasuna uztartu dituzten alderdiak. Geroa Baik Euskal Herri zaletasun nafartarra[3] erabili izan du: "euskaltzale, Nafarroako nortasun guztiekiko errespetua gordeko duena, eta Nafarroan errotutako planteamendu politikoak mantenduko dituena"[oh 1]. Salbuespen gisa, CDN alderdia legoke, 1990eko hamarkadan arrakasta handirik gabe nabarrismoaren eta euskozaletasunaren artean kokatzen saiatu zen alderdia.

OharrakAldatu

  1. Euskal Herrizaletasun nafartarraren gaztelaniazko itzulpena vasquismo navarrista da.

ErreferentziakAldatu

Ikus gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu