Barrena jauregia
Barrena jauregia Ordiziako jauregi bat da, Gipuzkoako Goierri eskualdean.
Barrena jauregia | |
---|---|
Kultura ondasuna | |
Alde Zaharra (Ordizia) | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Ordizia |
Koordenatuak | 43°03′14″N 2°10′41″W / 43.05395°N 2.17812°W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XVII. mendea |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura barrokoa arkitektura gotikoa pizkundetar arkitektura |
Ondarea | |
BIC | RI-51-0001592 |
8 | |
Kokalekua
aldatuAlde Zaharrean dago, Nikolas Lekuona plazan, eta Santa Maria kalea eta Etxezarreta kalearen artean, bai eta Barretxe jauregiari atxikia.
Atzealdean, Etxezarreta kaleko aldean, Barrena parkea du.
Historia
aldatuBarrena jauregia XVII. mendean eraiki zuten eta udalerriko eraikinik garrantzitsuenetakoa da, urte luzez Gipuzkoako Batzar Nagusien egoitza izan baitzen.
Eraikina
aldatuGotiko edo Berpizkunde garaiko arkitektura estilokoa da. Gaur egun udalerri honetako kulturetxea da, bertan liburutegia, erakuslekuak, musika eta bertso eskola ere kokatzen direlarik.
Egitura
aldatuGaleria bati esker, Jakes etxearekin (Udaleko gizarte zerbitzuen egoitza da egun) lotuta egon zen azken karlistadan iraganbide hori suntsitu eta bi eraikinak bananduta geratu ziren arte. Harlanduzko eskailera nagusiak eta lehen solairuko areto ederrek liluratuta utziko dituzte bisitariak.
Gainera, Escorialeko monasterioko lanak zuzendu zituen Juan de Herrera arkitektoak diseinatutako hegoaldeko fatxadaren aurreko basoa lorategi edo parke publiko bihurtu dute.
Kanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Gipuzkoa |