Jakes etxea
Jakes etxea edo Jakesenea Gipuzkoako Goierri eskualdeko Ordizia udalerrian dagoen eraikin bat da. Hain zuzen ere, Ordiziako Alde Zaharrean dago, Nikolas Lekuona plazan, aurrealdean Barrena jauregia eta alboan Zabala jauregia dituelarik.
Jakes etxea | |
---|---|
Jakes etxea, aurrealde zuria duen eskuinaldeko eraikina. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Ordizia |
Koordenatuak | 43°03′15″N 2°10′43″W / 43.05417°N 2.17852°W |
Gaur egun eraikin hau Ordiziako Udalaren jabetzakoa da, bertan hainbat udal zerbitzu kokatuak daudelarik: bake epaitegia, gizarte ongizate saila, eta abar.