Barretxe jauregia
Barretxe jauregi-etxea Gipuzkoako Goierri eskualdeko Ordizia udalerrian dagoen jauregi-etxe bat da.
Barretxe jauregia | |
---|---|
Eraikitako euskal ondasun nabarmena | |
Alde Zaharra (Ordizia) | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Ordizia |
Koordenatuak | 43°03′14″N 2°10′42″W / 43.05392°N 2.17826°W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XVII. mendea |
Arkitektura | |
Estiloa | pizkundetar arkitektura |
Ondarea | |
EJren ondarea | 12 |
Kokalekua
aldatuAlde Zaharrean dago, Santa Maria kalea eta Etxezarreta kalearen artean, eta Barrena jauregiari atxikia.
Eraikina
aldatuEraikin berezia da, izan ere bere barruti berrituan eraikin zaharragoen arrastoak gordetzen ditu: alde batetik, herriaren Erdi Aroko harresiaren sektore bat, bertan gezileiho handi bat ikus daiteke. Bestetik, hamar bat metro atzera eramana dagoen XV. mendeko etxe baten fatxada bat ikus daiteke. Etxe horretatik leiho biki bat eta bi dobelak soilik osatzen duten ate zorrotz bat mantentzen dira. Multzo guztia erakusketa gela da gaur egun.
Barretxe etxeko lehen solairuan Goierriko interpretazio Zentroa ere topatuko duzu eta D'elikatuz izeneko elikaduraren hedapenerako zentro bat ere bai.
Kanpo estekak
aldatu- D'elikatuz elikaduraren hedapenerako zentroaren webgunea (Gaztelaniaz)