Barrena parkea Gipuzkoako Goierri eskualdeko Ordizia udalerriaren erdigunean dagoen hiri-parke bat da. Parkeari izena Barrena jauregiaren antzinako lursailetan egotetik datorkio, parkea bera ere jauregian azpikaldean kokatuta dagoelarik. Parke hau 1980ko hamarkadaren amaieraldera eraiki zen.

Barrena parkea
Barrena parkearen ikuspegi orokorra.
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaOrdizia
Koordenatuak43°03′13″N 2°10′37″W / 43.05348°N 2.17704°W / 43.05348; -2.17704
Map
Arkitektura

Parkea hainbat etorbide, plaza, kale eta pasealekuz inguratua dago: ekialdetik Gudarien etorbidea, hegoaldetik Joseba Rezola pasealekua, mendebaldetik Domingo Unanue plaza eta iparraldetik Etxezarreta kalea.

Barrena parkea bi motatako lorategiz osatua dago: bata iparraldeko frantses lorategia, iturri eta pasabidez osatua, eta bestea hegoaldeko ingeles lorategia, belardi eta zuhaitzez osatua.

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu