Barbara Shelley

Barbara Shelley, jaiotza-izenez Barbara T. Kowin (Marylebone, Londres, 1932ko otsailaren 13a - Londres, 2021eko urtarrilaren 3a), ingeles antzezlea izan zen.[1] 2000. urtera arte iraun zuen aktore ibilbidean, 100 film eta telesail baino gehiagotan lan egin zuen baina, ororen gainetik, beldurrezko zineman nabarmendu zen.[2] Bera izan zen Hammer ekoiztetxearen izar handienetako bat, eta erreferentziazko aktore da generoaren jarratzaileentzat.[1]

Barbara Shelley
Rasputin the Mad Monk (1966) trailer - Barbara Shelley 3.png
Bizitza
JaiotzaMarylebone1932ko otsailaren 13a
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaLondres2021eko urtarrilaren 3a (88 urte)
Heriotza modua: COVID-19a
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jardueraktelebista-aktorea eta zinema aktorea

IMDB: nm0791176 Allocine: 6431 Rottentomatoes: celebrity/barbara_shelley Allmovie: p65105 TV.com: people/barbara-shelley Edit the value on Wikidata

BizitzaAldatu

Barbara Shelley Londresen jaio zen 1932ko otsailaren 13an. 1953an estreinatu zen zineman, Mantrap filmarekin, Terence Fisherren aginduetara eta Hammer ekoiztetxearen barruan. Artean zinema ekoiztetxea hasi gabe zegoen beldurrezko zinemaren ikonoak berrikusten, baina ordurako ari zen bilakatzen Erresuma Batuko zinema popularraren iturri nagusia. Italian produkzio batzuetan parte hartu ostean, Ingalaterrara itzuli, eta telebistarako lanean hastearekin batera, hainbat filmetan ere hartu zuen parte. The Camp on Blood Island (1958), Blood of the Vampire (1958), Village of the Damned (1960) eta Shadow of the Cat (1961) izan ziren ospea eman zioten lanetako batzuk.[1]

1964an Terence Fisherrekin lan egin zuen The Gorgon-en. Ordurako Hammer ekoiztetxearen zuzendari inportanteena zen Fisher, eta The Gorgon-ez gain, Drakula kondearen itzuleran ere lan egin zuen Shelleyk harekin, Dracula: Prince of Darkness-en (1965). Hammer etxearentzat beste hainbat filmetan ere hartu zuen parte urte haietan, hala nola, Rasputin, The Mad Monk-en (1966) eta Quatermass and The Pit-en (1967). 1970eko hamarkadatik aurrera, telebistan hartu zuen aterpe, eta 1980ko hamarkada amaitu arte segitu zuen lanean.[1]

2021eko urtarrilaren 3an hil zen, Londresen, COVID-19aren ondorioz; 88 urte zituen.[2]

Filmografia hautatuaAldatu

ZinemaAldatu

TelebistaAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. a b c d Lizarralde, Mikel. (2021-01-04). Barbara Shelley beldurrezko zinemaren sinboloa zendu da. (Noiz kontsultatua: 2021-01-05).
  2. a b (Ingelesez) Ritman, Alex. (2021-01-04). «Barbara Shelley, British Horror Film Icon and "Queen of Hammer," Dies at 88» The Hollywood Reporter (Noiz kontsultatua: 2021-01-05).

Kanpo estekakAldatu