Dracula: Prince of Darkness

Dracula: Prince of Darkness (euskaraz Drakula: Iluntasunaren Printzea), 1966ko Terence Fisher britainiarrak zuzendutako beldurrezko film bat da. Christopher Lee, Andrew Keir, Francis Matthews eta Barbara Shelley aktoreek antzeztu zuten.

 Dracula: Prince of Darkness
Jatorria
Argitaratze-data1966
IzenburuaDracula: Prince of Darkness
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaErresuma Batua
Ezaugarriak
Genero artistikoabeldurrezko zinema eta vampire film (en) Itzuli
Iraupena90 minutu
Koloreakoloretakoa
TelesailaDracula (en) Itzuli
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Terence Fisher
Gidoigilea(k)Jimmy Sangster
Anthony Hinds

Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaAnthony Nelson Keys
Konpainia ekoizleaHammer Film Productions
EdizioaChris Barnes (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaJames Bernard
Argazki-zuzendariaMichael Reed
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaErrumania

IMDB: tt0059127 Filmaffinity: 946170 Allocine: 2552 Rottentomatoes: m/dracula_prince_of_darkness Allmovie: v89954 TCM: 73570 TV.com: movies/dracula-prince-of-darkness Edit the value on Wikidata

Hammer Film Productions ekoiztetxeak ekoitzitako Drakula pertsonaiari buruzko hirugarren filma izan zen.

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1895, Transilvania, Charles Kent (Francis Matthews) eta Diana Kent (Suzan Farmer senar-emazteak eta haren anaia Alan Kent (Charles Tingwell) eta Helen Kent (Barbara Shelley) emaztea Karpatoetan barna bidaiatzen ari diren ingeles turista batzuk dira, Aita Sandor (Andrew Keir) Kleinbergo abatearekin topo egin eta inguruan dagoen Karlsbad gaztelura ez joateko ohartuko die. Halere, Kentarrak oharpenari muzin eginez bidaiarekin jarraitu eta gaztelutik pasatzea erabakiko dute. Gaua iristean, Kentarrak daramatzan zaldigurdiko gidariak (John Maxim) Karlsbad gaztelura joateari uko egin eta basoaren erdian lagako ditu. Egoera honetan, zaldi gurdi beltz eta misteriotsu bat agertuko zaie, Kentarrak honetan sartu eta Karlsbad gaztelu handi eta beldurgarrira eramango ditu. Bertan, Klove (Philip Latham) morroiak harrera egingo die, Drakula kondea (Christopher Lee) zenaren menpeko gizasemea.

Aktoreak aldatu

Hammer ekoiztetxearen Drakulari buruzko filmak aldatu

Kanpo estekak aldatu