Quatermass and the Pit (filma)

Quatermass and the Pit (euskaraz Quatermass eta Zuloa) 1967ko Roy Ward Baker ingeles zinema zuzendariaren zientzia-fikziozko filma bat da. James Donald, Andrew Keir, Barbara Shelley eta Julian Glover aktoreek antzeztu zuten.

Quatermass and the Pit (filma)
Jatorria
Argitaratze-data1967
IzenburuaQuatermass and the Pit
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaErresuma Batua
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoazientzia-fikziozko filma eta beldurrezko zinema
Iraupena98 minutu
Koloreakoloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Roy Ward Baker (en) Itzuli
[[Kategoria:Roy Ward Baker (en) Itzuli zuzendutako filmak]]
Gidoigilea(k)Nigel Kneale
Antzezlea(k)
James Donald (en) Itzuli
Andrew Keir
Barbara Shelley
Julian Glover
Duncan Lamont
Bryan Marshall
Hugh Manning (en) Itzuli
Robert Morris
Roger Avon (en) Itzuli
[[Kategoria:James Donald (en) Itzuli antzeztutako filmak]]





[[Kategoria:Hugh Manning (en) Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Roger Avon (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
EkoizleaAnthony Nelson Keys
Konpainia ekoizleaHammer Film Productions
EdizioaJames Needs (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaTristram Cary (en) Itzuli
Argazki-zuzendariaArthur Grant (en) Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaLondres
Argumentu nagusiaBizi estralurtarra

IMDB: tt0062168 Filmaffinity: 830632 Allocine: 27602 Rottentomatoes: m/quatermass_and_the_pit Allmovie: v91597 TCM: 24796 Netlix: 11519008Edit the value on Wikidata

Hammer Film Productions ekoiztetxeak Quatermass irakasleari buruz ekoiztu eta filmatu zituen filmetako bat da, aurreko biak The Quatermass Xperiment (1955) eta Quatermass 2 (1957) izan zirelarik, hiruak ere Andrew Keir eskoziar aktoreak antzeztuak. Gerora, filma honetan oinarrituz BBC telebista katean Quatermass and the Pit telesaila aireratu zen.

1980ko hamarkadan ETB1ean euskaraz aireratua izan da.

ArgumentuaAldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1960ko hamarkada, Londresko metroaren linea bateko eraikuntza-lanetan neurri handiko hiriaren lur azpian objektu ezezagun bat topatu berria izan da. Hasieran Bigarren Mundu Gerran nazien bonbardaketetan jaurtitako gailuren bat izan daitekeela uste arren, armadako ikertzaileek halako antzeko alemaniar gailurik ez dagoela baieztatu eta hura ikertzeko Quatermass irakasleari (Andrew Keir) deituko diote, honek Roney antropologoa (James Donald) eta Barbara Judd (Barbara Shelley) laguntzailearekin batera enigma hura argitzen saiatuko dira. Quatermass irakasleak objektuaren barnean behinola Historiaurrean Lurra konkistatzen saiatu ziren estralurtarrak daudela topatuko dute, estralurtar hauek gizasemeekin esperimentatuz gaur egungo egoerara itsi arte gizakiaren bilakaera aldarazi zutelarik. Nahiz eta estralurtar hauek objektuaren barnean mendeetako lozorro luzean egon, orain hauek esnatu eta gizateria berriz ere menperatzen saiatzeko arriskua dago, gainera estralurtar hauek lozorroan egon arren gizakiak telepatia bidez erasotzeko gai dira.

AktoreakAldatu

Ikus gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu