Bananondoa (Musa × paradisiaca) fruitutzat banana ematen duen landarea, hosto handiak eta loreak mordoetan dituena. Ezagutzen den belarkararik handiena da. Musa acuminata eta Musa balbisiana espezieen arteko hibridoa da.[2]

Bananondo
2018 06 TropicalIslands IMG 2170.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaZingiberales
FamiliaMusaceae
GeneroaMusa
Espeziea Musa ×paradisiaca
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakBanana eta plantain (en) Itzuli
Ploidiatriploidy (en) Itzuli

Hostoen txortenek zurtoina inguratzen dute. Zurtoinaren muturrean sexu bietako lore gorriak hazten zaizkio; lore emeek fruitu luze bigunak ematen dituzte. Fruitua jaso ondoren zurtoina moztu egiten zaio, baina sustraiek berriz ere zurtoin berriak ematen dituzte. Jatorriz Asiakoa da baina gaur egun inguru tropikaletan ere landatzen da. Landare honen fruitua gozoa izaten da. Garrantzi handiko elikagaia da.

ErreferentziakAldatu

  1. Royal Botanic Gardens, Kew. Musa × paradisiaca. in: World Checklist of Selected Plant Families..
  2. de Langhe, Edmond; de Maret, Pierre. (2004). Tracking the banana: its significance in early agriculture. in: The Prehistory of Food: Appetites for Change. Routledge, 372 or. ISBN 978-0-203-20338-5..

Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.