Baleztena etxea
Baleztena etxea Nafarroako Iruñea hiriburuan dagoen eraikin bat da. Sarasate pasealekuaren 2. zenbakian dago, Sarasate pasealekua eta Gazteluko Plazaren arteko izkinan dago, Nafarroako jauregia eta Foruen monumentuaren parean.
Baleztena etxea | |
---|---|
Iruñeko Alde Zaharra | |
Baleztena etxearen irudia Nafarroako jauregiaren arkupetik ikusita. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Iruñea |
Koordenatuak | 42°48′58″N 1°38′36″W / 42.816058°N 1.643347°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1840 |
Arkitektura | |
Ondarea | |
Eraikina
aldatuEraikinaren ezaugarri nabarmenena Sarasate pasealekura begira dagoen atari nagusiko bi zutabeak dira.
Historia
aldatu1840ean Nazario Karrikiri nafar abeltzainaren bizilekua izateko eraiki zen.
1852an eraikina Baleztenatarrek erosi zuten. Senideen artean nabarmenena Ignacio Baleztena Azkarate abokatu karlista eta euskaltzale izan zen. Eusko Ikaskuntzako kide izan zen, 1922ko Amaiurko gaztelua egon zen lekuko monumentuaren inauguraketara joan, Lizarrako edo Hego Euskal Herriko estatutuaren alde agertu zen. 1932an etxebizitza erasotua eta kiskaldua izan zenez, familia Leitza eta Donostiara bizitzera joan zen, 1935ean itzuliz. Ondoren, jada Espainiako Gerra Zibilean erreketeen gudarostea antolatu eta frankisten alde borrokatu zen.
2019. urterarte Silvia Baleztenaren jabetzakoa izan zen, Ignacioren alaba zena.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Iruñea |