Nafarroako jauregia

eraikin babestua Iruñean

Nafarroako jauregia Nafarroako Iruñea hiriburuan dagoen XIX. mendeko jauregi neoklasiko bat da. Nafarroako Foru Aldundiaren lehenbiziko egoitza izan zen, aldiz, gaur egun Nafarroako Gobernuaren egoitza da.

Nafarroako jauregia
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Nafar bidea Nafar bidea
Nafarroako jauregiaren aurrekaldea.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaIruñea
Koordenatuak42°48′57″N 1°38′34″W / 42.81583°N 1.64278°W / 42.81583; -1.64278
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1852
Arkitektura
EstiloaArkitektura neoklasikoa
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia669-233
Eskualdea[I]Europa eta Ipar Amerika
Izen-emateabilkura)
233
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

San Ignazio etorbidearen hasieran dagoen Antzinako Nafarroako Artxibo Orokorraren eraikinari atxikia dago.

Kokalekua

aldatu

Iruñeko Bigarren Zabalgunean kokatzen da, Gazteluko plazako zati bat itxiaz eta aldi berean Sarasate pasealekuaren mutur batean, aurrealdean Foruen monumentua duelarik, eta atzealdea berriz, Karlos III.a etorbidera begira. Elizaren aurkako desamortizazioaren ondoren, Karmelita oinutsien komentuko lursailak probestuz eraiki zen.

Historia

aldatu

Proiektuaren ardura Jose Nagusia arkitektoari eman zitzaion eta 1840an eraikitza lanak hasi ziren.

Eraikina

aldatu

Jauregi neoklasiko izakera du, bere arkitektura eta itxurak gainontzeko Euskal Herriko eraikin instituzionaletan eragina izan zuen. Harlandu sendoa, elementu eta banaketa kalkulatua, eta Sarasate pasealekura begira dagoen aurrealdeko doriar ordenako frontis klasiko eta zurruna du.

XX. mendearen lehen erdialdean, behin antzinako harresiak desagertu ostean, 1929an Jose eta Javier Yarnoz arkitektoek jauregiaren zabaltze lanak hasi zituzten, horretarako jauregia Karlos III.a etorbidea eta Iruñeko Bigarren Zabalgunerako norantzan handitu zuten, betiere aurreko arkitektur estiloan oinarrituz. Eraikuntzaren aurpegi honetako frontoiaren eskultura eta erliebeak 1932an Fructuoso Ordunak eginirikoak dira. Bertan Nafarroa, nahiz bere ezaugarriak diren giza eta arte jarduerak irudikatzen dira.

Barnekaldean Tronuaren Aretoa nabarmentzen da, bere isabeldar estiloko dotoreziaz handiaz, 1861 eta 1865. urteen arten Maximiano Hijón arkitektoak eraikitze-lanak zuzendu eta bertan parte hartu zuten artista guztiak kontratatu zituelarik. Sarrera gisa eskailera arranditsu bat du.

Argiztatutako iturri bat duen lorategi bat ere badu, honetan Iruñean dauden bi sekuoietako bat topatzen da, iruindarren artean "Diputazioko Pinua" edota "Aldundiko Pinua" bezala ezaguna dena.

1896an Florencio Ansoleagak jauregiaren albo batean Nafarroako Errege Artxibo Orokorra eraiki zuen, 2003an Nafarroako errege-erreginen jauregiak betekizun horretan ordezkatu zuen arte.

Ikus gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Iruñea