Balatako kanpamentua

Nablus hirian dagoen errefuxiatuen kanpamentua

Balatako errefuxiatu-kanpamentua (arabieraz: مخيم بلاطة‎: ), Zisjordanian dagoen errefuxiatu palestinarren kanpamentua da, Nablus hirian. 1950ean sortua, Zisjordaniako errefuxiatuen kanpamendurik handiena da, 23.600 biztanle inguru baitzituen 2014ko urtarrilean. 0,252 kilometro koadroko eremua baino ez du, eta, beraz, oso populatuta dago (118.000 biztanle kilometro koadroko).[1]

Balatako kanpamentua
مخيم بلاطة
Iheslarien esparrua
Administrazioa
Occupied territoryZisjordania
Palestina Estatuko lurralde-antolaketaNablusko Gobernazioa
Izen ofizialaمخيم بلاطة
Jatorrizko izenaمخيم بلاطة
Geografia
Koordenatuak32°12′N 35°18′E / 32.2°N 35.3°E / 32.2; 35.3
Map
Azalera0.25 km²
Altuera494 m
Demografia
Biztanleria24.000
Dentsitatea96.000 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+02:00 eta UTC+03:00
Balatako haur batzuk.

Kanpamentuko errefuxiatuak Jaffa, Lod eta Ramla hirikoak dira jatorriz, baita beste 60 bat herri eta herrixkatakoak ere; horietako asko beduinoak dira.[2] Israelen okupazioaren aurkako erresistentzia palestinarraren gotorlekuetako bat da, eta estatu horren indarrek kanpalekuko 200 errefuxiatu baino gehiago hil dituzte azken urteotan.[3]

Historia aldatu

1948ko gerraren ondorioz, Zisjordania osoa Jordaniaren okupaziopean geratu zen, eta egoera hori Erresuma Batuak, Pakistanek eta Irakek bakarrik onartu zuten.

1950ean, NBEk behin-behineko ostatu bat eman zien Jaffa inguruko errefuxiatu askori, baina errefuxiatuek uko egin zioten hasieran, eta beren etxeetara lehenbailehen itzultzeko nahia adierazi zuten. Ez zuten geratzeko batere gogorik. Bi urtez lekuz aldatu ondoren, NBEren eskaintza onartu eta Balatan finkatu ziren. 1956an, Balatako kanpamentuko errefuxiatuek leku iraunkorragoa eskatu zuten, eta horrek, Israelgo muga erabat ixtearekin batera, jatorrizko kanpin-dendak ordezkatu zituzten zementuzko etxeetara lekualdatzea eragin zuen. 1967ko Sei Eguneko Gerraren ondoren, Israelek Zisjordaniaren kontrola hartu zuen eta ordutik okupazio militarreko erregimen batean mantendu du.

Nazio Batuen Batzar Nagusiaren eta Segurtasun Kontseiluaren ebazpen ugarik eskatu dute Israelgo armada 1967 baino lehenagoko mugetara erretiratzea. Kanpalekua izan da palestinar herriaren eskubideen aldeko borrokan aktiboenetako bat, eta lehena izan zen 1994an Errefuxiatuen Eskubideen Defentsarako Batzordea sortzen.

Biolentzia politikoa aldatu

 
Israelgo Armada sarritan sartzen da Joseren Hilobia bisitatu nahi duten israeldarrei laguntzeko.

Egoera ezegonkarra da eta sarritan alde desberdinen arteko liskarrak sortzen dira:

  • XX. mendeko laurogeiko eta laurogeita hamarreko hamarkadetan, Balatako kanpamentuko biztanleek paper garrantzitsua izan zuten Lehenengo Intifada eta Bigarren Intifada bezalako matxinadetan.
  • 2016ko azaroan liskar bortitzak izan ziren Palestinako segurtasun indarren eta Fatahen korronte alternatibo baten aldekoen artean.
  • Israelgo armadak eta poliziak astero bilatze- eta atxilotze-operazioak egiten dituzte kanpamentuan, askotan gauez, eta kalte handiak eragiten dituzte errefuxiatuen etxeetan, eta antsietatea eta beldurra eragiten dituzte, batez ere haurren artean.[4] Kanpamenduko errefuxiatuek etengabe salatu dute Israelgo armadak entrenamendu-zelai gisa erabiltzen duela; era berean, sarritan sartzen da Joseren Hilobia bisitatu nahi duten israeldarrei laguntzeko, kanpamenduaren inguruan baitago.[5]

Pertsona ospetsuak aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu