Ayrton Senna

Ayrton Senna da Silva (Sao Paulo, Brasil, 1960ko martxoaren 21a - Imola, Italia, 1994ko maiatzaren 1a) 3 munduko txapelketa eskuratu zituen 1 Formulako gidari brasildarra zen. 1984. urtean parte hartu zuen aurrenekoz munduko 1 Formula lehiaketa batean, bestelako mailetako lasterketetan garaipen ugari lortu ondoren. Aditu askoren ustez Juan Manuel Fangio ondoren izan den handiena izan da Senna; ikusgarria eta ausarta zen. Mundu lehiaketako 141 lasterketetan parte hartu zuen; horietako 65etan pole position izan zen irteeran, eta 41etan, berriz, lehena helmugan. Hiru aldiz izan zen irabazle munduko txapelketan (1988, 1990, 1991). 1994ko San Marinoko Sari Nagusia zela hil zen istripuz Imolako zirkuituan.

Ayrton Senna
Ayrton Senna Pesawat RC Cropped.jpg
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAyrton Senna da Silva
Jaiotzamaternity hospital of São Paulo (en) Itzuli1960ko martxoaren 21a
Herrialdea Brasil
BizilekuaSão Paulo
Lehen hizkuntzaBrasilgo portugesa
HeriotzaOspedale Maggiore di Bologna (en) Itzuli eta Autodromo Enzo e Dino Ferrari (en) Itzuli1994ko maiatzaren 1a (34 urte)
Hobiratze lekuaCemitério do Morumbi (en) Itzuli
Heriotza moduaistripua: garuneko traumatismoa
Familia
Ezkontidea(k)Lilian de Vasconcelos Souza (en) Itzuli
Bikotekidea(k)
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
HeziketaColégio São Luís (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
portugesa
gaztelania
italiera
Brasilgo portugesa
Jarduerak
Jarduerak1 Formulako gidaria, automobil-pilotua, enpresaburua eta filantropoa
Lateralitateaezkerra
Pisua70 kilogramo
Altuera175 zentimetro
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

ayrtonsenna.com.br
IMDB: nm0784389 Musicbrainz: f84610e0-6973-4af3-92fa-2c2f487a6514 Discogs: 1948206 Find a Grave: 1246 Edit the value on Wikidata
Ayrton Senna signature.svg

Lehen urteak eta hastapenakAldatu

Senna 1960ko martxoaren 21ean, astelehen batean, jaio zen, gaueko 2:35tan, São Pauloko Santana auzoko Pro-Matre amatasun ospitalean.[1] Familia brasildar aberats bateko erdiko umea zen: bere aita (Milton Guirado da Silva) lurjabea eta fabrikajabea zen, eta ama Neide Senna da Silva zen. Arreba zaharrago bat zuen (Viviane) eta anai gazteago bat (Leonardo).[2] Ezkertia zen. Sennaren ama inmigrante italiarren biloba zen, eta aitak Tíjolako (Almería, Espainia) ama eta São Pauloko aita zituen.[3]


ErreferentziakAldatu

  1. «Instituto Ayrton Senna» web.archive.org 2011-07-11 (Noiz kontsultatua: 2022-08-10).
  2. «Ayrton Senna» web.archive.org 2012-10-01 (Noiz kontsultatua: 2022-08-10).
  3. (Portugesez) Peron, Jornalista Desiderio. (2019-12-15). A genealogia de Ayrton Senna - Insieme. (Noiz kontsultatua: 2022-08-10).

Kanpo estekakAldatu



  Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.