Atzapar estua (Ramaria stricta) Gomphaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da erabiltzen sukaldean, kalitate kaskarra du haragiak eta gainera mikatza.

Atzapar estua
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaGomphales
FamiliaGomphaceae
GeneroaRamaria
Espeziea Ramaria stricta
Quél., 1888
Mikologia
 
himenio leuna
 
ez dauka orririk
 
hanka biluzik dago
 
espora horiak dauzka
 
mikorrizak eratzen ditu
 
pozoitsua da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Sinonimoak: Clavaria stricta, Clavaria dendroidea, Clavaria pruinella.

Deskribapena

aldatu

Karpoforoa: Zurean bizi da, enbor nahikoa mehea, zuri-kotoikara oinarrian, lehoi kolore zurbila goitik, 5 eta 10 cm bitarteko garaierako adartxo zilindriko ugaritan banatua, oso elkartuta, bata bestearen ondoan, horixka-lehoi kolorekoak, ukitzean arrexka kolorea hartuz, muturrak hasieran horixkak.

Haragia: Zuria, zaila, zapore minekoa eta mikatza.[2]

Etimologia: Ramaria terminoa, latinetik dator "ramus" hitzetik, adar, esan nahi du. Stricta epitetoa ere latinetik dator, estua, konprimitua esan nahi duen "strictus" hitzetik. Bere adar mehe eta hertsiengatik.

Jangarritasuna

aldatu

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua

aldatu

Ramaria abietina delakoarekin nahas daiteke, honen adarrak bi edo hiru hortz laburretan amaitzen dira.[4]

Sasoia eta lekua

aldatu

Uda amaieran eta udazkenean, koniferoen eta hostozabalen usteldutako motzondoetan eta lurperatutako adarretan.[5]

Banaketa eremua

aldatu

Amerika, Europa, Errusia, Himalaiako eremua, Australia, Boli Kosta, Ghana, Japonia.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 573 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 619 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 427 or. ISBN 84-505-1806-7..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 308 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak

aldatu