Atzapar eder
Atzapar ederra (Ramaria formosa) Gomphaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Arbuiagarria. Purgatzaile eraginkorra da, beherakoa eragiten du. Oso ohikoa Euskal Herrian.
Atzapar ederra | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Gomphales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Gomphaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Ramaria | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Ramaria formosa Quél., 1888 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Clavaria formosa | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Sinonimoak: Clavaria coralloides var. purpurea, Clavaria Formosa, Merisma formosum, Corallium formosum.
Deskribapena
aldatuKarpoforoa: 10 eta 20 cm arteko altuerakoa. Enbor lodikoa, haragitsua, motza, hasieran zurixka, gero arrosa-izokin kolorekoa, adar askotan banatua. Adar zilindrikoak, luzangak, oso adarkatuak, arrosa-laranja edo arrosa-izokin kolorekoak, hori biziko puntekin gaztetan. Perretxikoa heltzen denean, adarren puntek galdu egiten dute kolore horia, denak okre tonua hartzen du.
Haragia: Zuria, hausten denean arre-okre edo arrosa kolorea hartzen du. Usain leuna du eta zapore mingotsa.[2]
Etimologia: Ramaria terminoa, latinetik dator, "ramus" hitzetik, adar, esan nahi du. Formosa epitetoa latinetik dator, "Formosa" hitzetik, ederra esan nahi du. Bere itxuragatik.
Toxikotasuna
aldatuToxikoa, sarritan esteetako nahasmenduak eta beherakoa sortzen ditu.[3]
Nahasketa arriskua
aldatuGaztetan nahastezina da bere adarren punta horiengatik, heltzean, Ramaria aurea eta Ramaria flava espezieekin nahas daiteke.[4]
Sasoia eta lekua
aldatuNahiko ohikoa udan eta udazkenean, hostoerorkorren basoetako lurrean.[5]
Banaketa eremua
aldatuErrusia, Kaukasia, Japonia, Hego Korea, Himalaiako eremua, Europa, Ipar Amerika, Australia, Argentina.[6]
Galeria
aldatu-
Atzapar ederra goitik.
-
Atzapar ederra albotik.
-
Atzapar ederra.
-
Ramaria formosa goitik
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda., 184 or. ISBN 84-7173-211-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 568 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 446 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona,, 581 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ Ramaria formosa: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.