Atari eztabaida:Hezkuntza/Lehiaketak/2022/02

Hurrengo mailara pasatzear dauden artikuluak aldatu

Aurreko hilabetean bezala, hemen artikulu batzuk rankingean gora joaten lagun dezaketenak:

Bikainak dira lista hauek. Luze aritu gabe artikulu hauek koxka bat gora eraman ditut: Animazio , Bideoarte Bizantziar artea, Eufonio, Chrysler Building, Klarinete, Portugesezko literatura, Dadaismo, Madama Butterfly, Narniako kronikak, Instrumentu elektroniko, Gaueko erronda, Gizako nekropolia, Partenoia, eta Askatasunaren Estatua.
Bibliografia edo "Sakonago irakurtzeko" atalak ekarri ditut beste wikipedia batetik, gehienetan ingelesezkotik. Ksarasola (eztabaida) 07:55, 15 otsaila 2022 (CET)Reply

Hezkuntza Programaren parte ere badiren artikuluak aldatu

70 artikulu hauetako bat hobetzen baduzu, hezkuntza programa hobetzen ere laguntzen duzu: https://petscan.wmflabs.org/?psid=21355439 Theklan (eztabaida) 23:22, 30 urtarrila 2022 (CET)Reply

Otsaileko zerrenda aldatu

Santa Katalina monasterioak badu hasitako artikulu bat esukaraz, ez? Edo beste bat al da? --Gauwiki (eztabaida) 09:16, 1 otsaila 2022 (CET)Reply

Berdina izango da, bai. Batzuetan izenburuak gaizki egongo dira. Hala bada, zuzendu behar duzu ere zerrendan duen izena. Theklan (eztabaida) 09:21, 1 otsaila 2022 (CET)Reply

Erreferentziekin arazo bat aldatu

Kaixooo! Ez dakit hau ondo egiten ari naizen, nahiko berria naiz eta mundu honetan. Ni Irlandako literaturaren artikulua editatzen ari naiz, eta erreferentzia bat gehitzen saiatu naiz.

Orain arte editatu ditudan artikulu guztietan, erreferentzia guztiak automatikoki artikuluaren azpian agertu dira, "Erreferentziak" atalean. Orain, hala ere, ez dira agertzen. Eskuz jartzen saiatu naiz, baina uste dut gaizki egin dudala.

Norbaitek konpondu lezake, mesedez? Sarreran dago erreferentzia, Irlandako Gosete Handiaren aipamenaren ondoren.

Mila esker!!!!!

Konponduta! -Theklan (eztabaida) 12:54, 1 otsaila 2022 (CET)Reply
Mila esker! - JustAnotherHumanBeing JustAnotherHumanBeing (eztabaida) 13:11, 1 otsaila 2022 (CET)Reply

Euskarazko Wikipediaren itxurarekin arazo bat aldatu

Kaixooo! Hau hemen galdetzen dut, ez dakidalako non galdetu. Ez dakit zuei gertatzen zaizuen, baina nik ordenagailuan Euskarazko Wikipedia irekitzen dudanean, ixkinetan margen oso handiak ateratzen zaizkit. Beste Wikipedia batzuetan, margenak askoz txikiagoak dira. Behin, hau aldatzea lortu nuen, baina ez dut gogoratzen nola egin nuen eta orain ez dut lortzen, behin eta berriro saiatu arren. Norbaitek ba al daki hau nola egin? Mila esker!

Kaixo JustAnotherHumanBeing! Hau Wikipedia:Txokoan galdetu ahal duzu. Hala ere, hau diseinuz da, etorkizunean Wikipedia guztiek izango duten diseinua ari baitira probatzen euskarazko Wikipedian, besteak beste: mw:Reading/Web/Desktop_Improvements. Kendu dezakezu, ezkerreko menuan duzun "Itxura zaharrera aldatu" botoian emanda, baina etorkizuna hau da. Irakurgarriago da eta diseinua hobetzen du. -Theklan (eztabaida) 21:40, 4 otsaila 2022 (CET)Reply
"Hezkuntza/Lehiaketak/2022/02" orrira bueltatu.