Astearte inautea

Astearte inautea kristau egutegiaren arabera urtero Garizumako Hausterre-egunaren aurreko eguna da, hots, Inauterien azken eguna da. Inauteriak eta bereziki jaiegun hau Pazko eguna baino 40 egun lehenago ospatzen dira. Eta Pazko eguna ez da Gregoriotar egutegiari (eguzki-egutegia) jarraituz finkatzen, baizik eta antzinako Ilargi-egutegiari jarraituz; beraz, urte batzuetan astearte inautea otsailean izaten da, eta beste batzuetan martxoan; eta hil horien barruan ere, egunaren zenbakia aldatuz doa urte batetik bestera.

Astearte inautea
KosmicFrenchmenPurpleFaceMardiGras2009.JPG
Mardi Gras jaieguna, Ameriketako Estatu Batuetako New Orleans hirian.
Data
DataEaster − 47 days (en) Itzuli
2022Martxoaren 1
2023Otsailaren 21
2024Otsailaren 13
2025Martxoaren 4

Mundu zabaleko hainbat tokitan, bereziki frantsesez egiten duten edo haren eragina duten aldeetan —hala nola Ameriketako Estatu Batuetako New Orleans hirian— Mardi Gras («astearte gizena») deritzo. Euskal Herrian, Tolosako eta inguruko herrietako euskaran astearte inautea asteartita da (horko euskaran zaldun inautea zaldunita esaten den bezala, eta astelehen inautea astelehenita).

Astearte inautearen dataAldatu

2023. urtean astearte inautearen eguna otsailak 21 da. 2024. urtean otsailak 13 izango da. 2025. urtean, berriz, martxoak 4 izango da.

Kanpo estekakAldatu