Astaputz ubelska (Scleroderma verrucosum) Sclerodermataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez du balio gastronomikorik. Arrunta da Euskal Herrian.

Astaputz ubelska
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaBoletales
FamiliaSclerodermataceae
GeneroaScleroderma
Espeziea Scleroderma verrucosum
Pers., 1801

Deskribapena aldatu

Karpoforoa: 3 eta 8 cm arteko diametrokoa, globo itxurakoa edo udare formakoa; gehienetan oin antzeko bat, oso garatua izaten du, onddoaren altuera bikoiztu dezake. Peridioa, fina, estua, okre kolorekoa da eta irregularki pitzatzen da, ezkatak eratuz, handiagoak edo txikiagoak. Goitik zabaltzen da gleba agerian utziz.

Gleba: Gaztetan, mamitsua eta zuria, gero biolazeo kolorekoa eta hauts bihurtzen da, kotoi itxurakoa, usain desatsegin bizikoa.[2]

Etimologia: Scleroderma hitza grezierazko "sclera" hitzetik dator, gogorra esan nahi du eta "derma" hitzetik, azala esan nahi du. Verrucosum epitetoa latinetik dator, garatxoz betea, esan nahi duen "verrucosus" hitzetik. Gainazalean garatxoak dituelako.

Jangarritasuna aldatu

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Scleroderma areolatum delakoarekin, ezkatak areolak eginez dauka eta hanka ez du hain garatua. Scleroderma bovista eta Scleroderma meridionale espeziekin ere nahas daiteke, esporak desberdinak dituzte.[4]

Sasoia eta lekua aldatu

Urte osoan hasten da , baina batez ere udazkenean zehar, lur hareatsuetan, ezpondetan, bide ertzetan eta Quercus zuhaitzen basoetan taldeak osatuz (haritzak, arteak, etab.)[5]

Banaketa eremua aldatu

Afrika, Asia, Australia, Europa, Ipar Amerika, Hego Amerika.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda., 373 or. ISBN 84-7173-211-4..
  3. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 707 or. ISBN 84-404-0530-8..
  4. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 520 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  5. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 567 or. ISBN ISBN:84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..

Kanpo estekak aldatu