Artizarraren atmosfera

planetaren atmosferaren inguruko xehetasunak
Artizarreko atmosfera» orritik birbideratua)

Artizarraren atmosfera Lurraren atmosferaekin alderatuta oso dentsoa da, %96,5 karbono dioxidoz eta %3,5 nitrogenoz osatua, beste gas batzuekin batera, batez ere sufre dioxidoa[1]. Atmosferaren masa Lurrekoa baino 93 aldiz handiagoa da, gainazaleko presioa 92 aldiz handiagoa den bitartean, gutxi gorabehera Lurreko ozeanoetan 900-1.000 metroko sakoneran dagoen presioa. Dentsitatea gainazalean 65 kg/m3 da, urarenaren %65 eta 50 aldiz dentsoago Lurreko atmosfera baino presio eta tenperaturaren baldintza normaletan. aberastasun handiak berotegi-efektu izugarri bat sortzen du, Eguzki-sistemako handiena, tenperatura 735 K-ra (462 ºC) baino gehiagora igoz egunez zein gauez[2]. Merkurio baino beroagoa da, nahiz eta Eguzkitik askoz urrunago egon eta erradiazio gutxiago jaso[3]. Tenperatura hau esterilizazioan erabiltzen dena baino altuagoa da.

Artizarreko atmosfera hain da dentsoa, ezin dela gainazala ikusi.

Ikerketek erakutsi dute Artizarraren historiaren hasieran, orain milaka milioi urte, Lurreko atmosferaren antza gehiago zuela, eta gainazalean ur likido kopuru handia egon zela, baina 600 milioi edo milaka milioi urte eta gero[4], berotegi-efektuaren ondorioz jatorrizko ura lurrundu zela, oraindik gehiago handituz berotegi-efektua eta bere eragina[5]. Artizarreko gainazaleko kondizioak ez dira jada Lurraren antzekoak, baina behinola bizi izan zen bizia gain, espekulatzen da Artizarreko goiko hodeien artean, gainazaletik 50 kilometrora, bizia egon daitekeela, tenperaturak 303 eta 353 Kelvin artean delako ingurune azido batean[6][7][8].

Bero-transferentzia aldatu

Inertzia termalak eta haizeren eraginez bero-transferentzia ematen da behe-atmosferan. Horregatik, Artizarreko gainazaleko tenperatura ez da asko aldatzen gauaren eta egunaren artean, Artizarraren errotazio abiadura oso geldoa izan arren. Gainazaleko haizeak geldoak dira, kilometro gutxi batzuk orduko, baina atmosferak gainazalean duen dentsitatea oso altua denez, indar handia du oztopoen aurka, eta gainazaletik hautsa eta arroka txikiak mugitzeko gai da. Gizaki batentzat zaila izango litzateke bertatik ibiltzea, beroa, presioa eta oxigeno falta arazo ez balira izango[9].

Goi geruzak aldatu

  hodei geruza lodien gainean azido sulfurikoz osatutako geruza bat dago, sufre dioxido eta ura elkartzean ematen den erreakzio kimikoaren ondorioz. Gainera, atmosferaren %1 burdin (III) kloruroa da[10][11]. Beste osagai posible bat burdin (III) sulfatoa, aluminio kloruro eta anhidrido fosforikoa dira. Hodeiek altuera ezberdinetan osagai ezberdinak izan ditzakete, eta partikulen distribuzio ezberdina[10]. Hodei hauek eguzki-argiaren %90 islatu eta barreiatzen dute, eta Artizarraren gainazala ikustea galarazten dute. Artizarra Eguzkitik Lurra baino gertuago badago ere, eguzkiaren argi gutxiago jasotzen du gainazalean. 300 km/h duten haizean ematen dira hodeien goialdean, lauzpabost Lurreko egunean behin Artizarra inguratzen dutenak[12]. Haizea Artizarra baino 60 aldiz azkarrago mugitzen da Artizarrean, Lurrean ematen diren haizerik bortitzenak errotazio abiaduraren %10-20 bitartean diren bitartean[13].

Meteorologia aldatu

Artizarraren gainazala isotermala da; tenperatura konstantea du, baina ez bakarrik egunaren eta gauaren artean, baita ekuatorearen eta poloen artean ere[14]. Artizarraren makurdura axiala 3º baino txikiagoa da, Lurrak duen 23ºekin alderatuta, urtaroen arteko diferentzia handirik eragiten ez duena[15]. Tenperatura aldaketarik nabarmenena altitudearekin ematen da. Artizarreko lekurik altuena, Maxwell Montes, planetako lekurik freskoena da, 655 Kelvinekin (380 °C) eta 4,5 MPa atmosfera presioarekin (45 bar)[16][17]. 1995ean Magellanek mendirik altuenetan dagoen substantzia distiratsu baten argazkiak atera zituen, Lurrean dagoen elurraren antzekoa. Ziurrena da substantzia hau elurra sortzeko prozesuaren antzeko zerbaitek sortu zuela, baina askoz tenperatura altuagoan. Oso bolatila izango litzateke gainazalean kondentsatzeko, gorantz egingo luke era gaseoso batean, eta freskatzerakoan prezipitatuko litzateke. Ez dakigu zehazki zer izan daitekeen substantzia hau, baina telurioa edo galena izan daitekeela proposatu dute[18].

Artizarreko hodeiek tximistak sor ditzakete[19]. Tximista hauen existentzia eztabaidatua izan da Venerak lehen aldiz ikusi zituenetik. 2006-07 bitarte Venus Express zundak oso argi ikusi zituen tximistei lotutako uhinak. Noizbehinka gertatzen direnez, eguraldiarekin lotuta egon litezke. Neurketen arabera, Lurrean dauden tximisten erdia egongo lirateke. 2007an Artizarreko hego poloan atmosferaren zurrunbilo bikoitz erraldoia aurkitu zen[20][21]. Venus Express misioak 2011an aurkitu zuen ozono geruza bat dagoela Artizarraren atmosferaren goiko aldean[22]. 2013ko urtarrilaren 29an ESAko zientzialariek aurkitu zuten Artizarraren ionosferak antzeko egoeran dagoen kometa baten ioi isatsa bezala hedatzen dela atzerantz[23][24]. 2015eko abenduan, eta ondoren 2016an, Japoniako Akatsuki misioko ikerlariek grabitazio-uhinek sortutako hodeien arrastoak aurkitu zituzten. Konfirmatzen bada, Eguzki-sistemako mota horretako hodeirik handienak izango lirateke[25][26][27].

Terraformazioa aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Artizarraren terraformazioa»

Artizarraren terraformazioa planetako ingurugiro globalaren ingeniaritza prozesu hipotetikoa da, gizakiek bizitzeko egokia izan dadin[28][29]. 1961ean Carl Sagan astronomoak Artizarraren terraformazioa proposatu zuen lehen aldiz testuinguru akademiko batean, baina fikziozko tratamenduek, Poul Anderson eleberrigilearen The Psychotechnic League The Big Rain kasu, aurretik jarri zuten. Artizarraren inguruneari giza bizitza jasateko egin beharreko doikuntzek gutxienez hiru aldaketa handi beharko lituzkete planetaren atmosferan[30]:

  • Artizarraren gainazaleko tenperatura 462 °C-tik jaistea.
  • Planetako 9,2 MPa (91 atm) karbono dioxido eta sufre dioxido dituen atmosfera trinkoaren zatirik handiena ezabatuz edo beste moduren batera bihurtuz.
  • Atmosferan arnas daitekeen oxigenoa gehitzea.

Hiru aldaketa hauek oso lotuta daude, Artizarraren muturreko tenperatura bere atmosfera trinkoaren presio altuagatik eta berotegi efektuagatik gertatzen delako.

Erreferentziak aldatu

  1. Encyclopedia of the solar system. (Third edition. argitaraldia) ISBN 9780124160347. PMC 881183532. (Noiz kontsultatua: 2018-10-12).
  2. Venus. 2012-04-26 (Noiz kontsultatua: 2018-10-12).
  3. S., Lewis, John. (2004). Physics and chemistry of the solar system. (2nd ed. argitaraldia) Elsevier Academic Press ISBN 9780080470122. PMC 162574898. (Noiz kontsultatua: 2018-10-12).
  4. (Ingelesez) H., Grinspoon, David; A., Bullock, M.. (2007-10). Searching for Evidence of Past Oceans on Venus. (Noiz kontsultatua: 2018-10-12).
  5. Kasting, James F.. (1988-06). «Runaway and moist greenhouse atmospheres and the evolution of Earth and Venus» Icarus 74 (3): 472–494.  doi:10.1016/0019-1035(88)90116-9. ISSN 0019-1035. (Noiz kontsultatua: 2018-10-12).
  6. Venusian Cloud Colonies | Astrobiology Magazine. 2014-08-16 (Noiz kontsultatua: 2018-10-12).
  7. (Ingelesez) A., Landis, G.. (2003). «Astrobiology - The Case for Venus» Journal of the British Interplanetary Society 56 ISSN 0007-084X. (Noiz kontsultatua: 2018-10-12).
  8. Cockell, Charles S. (1999-12). «Life on Venus» Planetary and Space Science 47 (12): 1487–1501.  doi:10.1016/s0032-0633(99)00036-7. ISSN 0032-0633. (Noiz kontsultatua: 2018-10-12).
  9. (Ingelesez) E., Moshkin, B.; P., Ekonomov, A.; M., Golovin, Iu.. (1979-9). «Dust on the surface of Venus» Cosmic Research 17 ISSN 0023-4206. (Noiz kontsultatua: 2018-10-12).
  10. a b (Ingelesez) Krasnopolsky, V. A.; Parshev, V. A.. (1981-08). «Chemical composition of the atmosphere of Venus» Nature 292 (5824): 610–613.  doi:10.1038/292610a0. ISSN 0028-0836. (Noiz kontsultatua: 2018-10-12).
  11. Krasnopolsky, Vladimir A.. (2006-11). «Chemical composition of Venus atmosphere and clouds: Some unsolved problems» Planetary and Space Science 54 (13-14): 1352–1359.  doi:10.1016/j.pss.2006.04.019. ISSN 0032-0633. (Noiz kontsultatua: 2018-10-12).
  12. (Ingelesez) https://doi.org/10.1175/1520-0469(1990)047%3C2053:CTWFVO%3E2.0.CO;2.  doi:10.1175/1520-0469(1990)047%3C2053:ctwfvo%3E2.0.co;2. (Noiz kontsultatua: 2018-10-12).
  13. (Ingelesez) Normile, Dennis. (2010-05-07). «Mission to Probe Venus's Curious Winds And Test Solar Sail for Propulsion» Science 328 (5979): 677–677.  doi:10.1126/science.328.5979.677-a. ISSN 0036-8075. PMID 20448159. (Noiz kontsultatua: 2018-10-12).
  14. (Ingelesez) Lorenz, Ralph D.; Lunine, Jonathan I.; Withers, Paul G.; McKay, Christopher P.. (2001-02-01). «Titan, Mars and Earth : Entropy production by latitudinal heat transport» Geophysical Research Letters 28 (3): 415–418.  doi:10.1029/2000gl012336. ISSN 0094-8276. (Noiz kontsultatua: 2018-10-12).
  15. Interplanetary Seasons. 2007-10-16 (Noiz kontsultatua: 2018-10-12).
  16. (Ingelesez) Basilevsky, Alexander T.; Head, James W.. (2003). «The surface of Venus» Reports on Progress in Physics 66 (10): 1699.  doi:10.1088/0034-4885/66/10/R04. ISSN 0034-4885. (Noiz kontsultatua: 2018-10-12).[Betiko hautsitako esteka]
  17. Planetary tectonics. Cambridge University Press 2010 ISBN 9780511690976. PMC 652424421. (Noiz kontsultatua: 2018-10-12).
  18. (Ingelesez) «'Heavy metal' snow on Venus is lead sulfide | The Source | Washington University in St. Louis» The Source 2004-02-10 (Noiz kontsultatua: 2018-10-12).
  19. Upadhyay, H.O.; Singh, R.N.. (1995-04). «Cosmic ray ionization of lower Venus atmosphere» Advances in Space Research 15 (4): 99–108.  doi:10.1016/0273-1177(94)00070-h. ISSN 0273-1177. (Noiz kontsultatua: 2018-10-12).
  20. (Ingelesez) Hand, Eric. (2007-11-27). «European mission reports from Venus» Nature  doi:10.1038/news.2007.297. ISSN 0028-0836. (Noiz kontsultatua: 2018-10-12).
  21. (Ingelesez) Venus offers Earth climate clues. 2007-11-28 (Noiz kontsultatua: 2018-10-12).
  22. (Ingelesez) esa. «ESA finds that Venus has an ozone layer too» European Space Agency (Noiz kontsultatua: 2018-10-12).
  23. (Ingelesez) esa. «When a planet behaves like a comet» European Space Agency (Noiz kontsultatua: 2018-10-12).
  24. «Venus Can Have 'Comet-Like' Atmosphere» Space.com (Noiz kontsultatua: 2018-10-12).
  25. (Ingelesez) Fukuhara, Tetsuya; Futaguchi, Masahiko; Hashimoto, George L.; Horinouchi, Takeshi; Imamura, Takeshi; Iwagaimi, Naomoto; Kouyama, Toru; Murakami, Shin-ya et al.. (2017-01-16). «Large stationary gravity wave in the atmosphere of Venus» Nature Geoscience 10 (2): 85–88.  doi:10.1038/ngeo2873. ISSN 1752-0894. (Noiz kontsultatua: 2018-10-12).
  26. (Ingelesez) Rincon, Paul. (2017). «Venus wave may be Solar System's biggest» BBC News (Noiz kontsultatua: 2018-10-12).
  27. (Ingelesez) Venus Smiled, With a Mysterious Wave Across Its Atmosphere. (Noiz kontsultatua: 2018-10-12).
  28. (Ingelesez) Adelman, S. J.. (1982-01). «Can Venus be transformed into an earth-like planet?» Journal of the British Interplanetary Society 35: 3–8. ISSN 0007-084X. (Noiz kontsultatua: 2020-09-14).
  29. Fogg, Martyn J., 1960-. (1995). Terraforming : engineering planetary environments. Society of Automotive Engineers ISBN 1-56091-609-5. PMC 32348444. (Noiz kontsultatua: 2020-09-14).
  30. Landis, Geoffrey. (2011-09-27). «Terraforming Venus: A Challenging Project for Future Colonization» AIAA SPACE 2011 Conference & Exposition (American Institute of Aeronautics and Astronautics)  doi:10.2514/6.2011-7215. (Noiz kontsultatua: 2020-09-14).

Kanpo estekak aldatu