Arthur Adamov (Kislovodsk, Errusiar Inperioa, 1908ko abuztuaren 23a - Paris, 1970eko martxoaren 15a) armeniar jatorriko frantses antzerkigilea izan zen. Surrealista, absurduaren antzerkiaren bultzatzailea eta Bertold Brechten jarraitzailea izan zen, eta azkeneko urteetan satira nagusitu zen haren antzerkian[1].

Arthur Adamov

Bizitza
JaiotzaKislovodsk1908ko abuztuaren 23a
Herrialdea Frantzia
Talde etnikoaArmeniarra
HeriotzaParis1970eko martxoaren 15a (61 urte)
Hobiratze lekuaCimetière parisien d'Ivry (en) Itzuli
Heriotza moduasuizidioa: droga-gaindosia
Familia
Ezkontidea(k)Jacqueline Autrusseau (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaLycée Lakanal (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
errusiera
armeniera
Jarduerak
Jarduerakantzerkigilea, idazlea, prosalaria, itzultzailea, aktorea eta radio playwright (en) Itzuli
IMDB: nm0010683 Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

Arthur Kislovodsken, Errusiar Inperioan, jaio zen armeniar jatorriko famili aberats batean, baina 1917ko Urriko Iraultzaren ondorioz dirurik gabe geratu zena. Frantsesa izan zen bere lehendabiziko hizkuntza hala irakatsi ziotelako, eta 1924an Parisera joan zen bizitzera.

Parisen surrealismoari lotutako pertsonak ezagutu zituen eta Discontinuité izeneko egunkari surrealista argitaratu zuen. Bigarren Mundu Gerraren ostean, antzerkia idazten hasi zen. Haren lehenengo antzerki lana La Parodie (1947) izan zen, Bertolt Brecht antzerkigile eta poetaren eragina nabari zuena.

1970ean bere buruaz beste egin zuen.

  • L'Aveu (1946)
  • La Parodie (1947)
  • Invasion (1949)
  • La Grande et la petite manœuvre (1950)
  • Tous contre tous (1952)
  • Le Professeur Taranne (1953)
  • Le Ping Pong (1955)
  • Paolo Paoli (1956)
  • La Politique des restes (1962)
  • La Sainte Europe (1965)
  • M. le Modéré (1967)
  • Off Limits (1968)
  • Je... Ils... (1969)

Erreferentziak

aldatu

Kanpo loturak

aldatu
  • Arthur ADAMOV: «Ametsak» Euskaratzailea: Xabier Montoia. Andima.armiarma.eus