Artadi onddo belzkor
Artadi onddo belzkorra (Leccinum lepidum) Boletaceae familiako onddoa da.[1] Jangarri nahiko ona. Oso ohikoa da Mediterraneoko klima duten Euskal Herriko artadietan.
Artadi onddo belzkorra | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Boletales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Boletaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Leccinellum | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Leccinellum lepidum A. Bresinsky & M. Binder, 2003
| |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Boletus lepidus | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Deskribapena
aldatuKapela: 5 eta 12 (15) cm arteko diametrokoa; lehenik esferikoa, gero ganbila; kolorea laranja-horitik oliba-marroira doa, ertz argiagoarekin, horixka kolorekoa. Azala likatsu samarra edo labaina eguraldi hezean. Ez da pitzatzen.
Tutuak: Itsatsiak, luzangak, horiak, ez dira zikintzen igurtziz, ezta airearekin kontaktuan ere.
Poroak: Txikiak eta biribilak, kolore hori bizikoak gaztetan, okre-olibara biratuz zahartzean.
Hanka: 8 – 15 x 1,5 – 5 cm-koa, lodia, oinarrirantz lodituta eta amaiera arbi-formakoa, hori kolorekoa, kolore bereko pikortak eta lazguneak estaltzen dute.
Haragia: Zurixka edo horixka, lehenik trinkoa, gero biguna, zapore atseginekoa eta usain ahulekoa, airearekin kontaktuan ez da kolorez aldatzen, baina tonalitate gris-morea hartzen du oinaren goialdean.[2]
Etimologia: Leccinum hitza latinetik dator, arte azpian hazten, esan nahi du. Lepidus epitetoa ere latinetik dator, eta xelebrea, jatorra, esan nahi du. Bere itxuragatik.
Jangarritasuna
aldatuJangarri nahiko ona.[3]
Nahasketa arriskua
aldatuLeccinum nigrescens espeziarekin. Desberdintasun nabarmenak hauek dira: Leccinum lepidum espeziean, habitat desberdina, pitzatzen ez den azala, airearekin kontaktuan funtsean haragia kolorez aldatzen ez dena.[4]
Sasoia eta lekua
aldatuUdazkenean berandu agertzen da eta batzuetan udaberrian aurkitzen da. Gutxi ezagutzen den onddo hau arteetan ateratzen da (Quercus ilex). Oso ohikoa da urritik urte amaierara Nafarroako eta Arabako artadietan.[5]
Banaketa eremua
aldatuOso hedatua dago eskualde Mediterraneoan. Mexiko, Argentina, Israel.[6]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 85 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran. Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 172 or. ISBN ISBN. 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 559 or. ISBN 282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 607 or. ISBN 84-87997-86-4..
- ↑ Leccinellum lepidum: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.