Arrate Mardaras

euskal idazlea

Arrate Mardaras Lejarreta (Abadiño, Bizkaia, 1960ko azaroaren 21a) bizkaitar idazlea, irakaslea eta feminista da.

Arrate Mardaras

Bizitza
JaiotzaAbadiño1960ko azaroaren 21a (63 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Literaturaren Zubitegia: 897

Bizitza aldatu

Abadiñoko Zelaietan jaio zen. Ogibidez euskara eta literatura irakaslea da. Jaioterrian, Markina-Xemeinen eta Durangon egin zituen lehen ikasketak eta batxilergoa. Ondoren, Euskal Filologia ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean. Txiki-txikitatik izan zuen idazteko zaletasuna eta 2013an argitaratu zuen bere lehen narrazio liburua. Hainbat olerki ere idatzi ditu. Izulpengintzan ere jardun du, baita toponimia ikerketan ere.

 
Arrate Mardaras

Lanak aldatu

Narrazioa aldatu

  • Pendrive (Susa, 2013)[1][2][3]
  • Poli nire robota da (Denonartean, 2021).

Itzulpenak aldatu

  • Europa Vasconica Europa Semitica. Theo-Vennemann-Mila Salterain, Dagmar Reuter, Arrate Mardaras, Iñaki Gaminde. (2010)
  • Zeliakoa? Zein hitz arraroa.[4]

Bestelakoak aldatu

  • Aizu! aldizkarian zenbait artikulu.[5]
  • Abadiñoko Toponimia. Auzolanean. Mila Salterainen gidaritzapean (2010)[6]
  • 2016an D´Capricho bikote kubatarraren Andrazkubak diskorako poemak sortu zituen.[7]
  • 2018an Poema musikatu saioan parte hartu zuen Durangoko Andragunean.[8][9]

Erreferentziak aldatu

  1. SA, Baigorri Argitaletxea. (2013-11-28). «Arrate Mardaras, «Pendrive» galdu baten sekretuen peskizan» GARA (Noiz kontsultatua: 2020-02-21).
  2. «Uberan - Euskal Idazleen Elkartea - Arrate Mardarasen "Pendrive" liburuaz solasean» uberan.eus (Noiz kontsultatua: 2020-02-21).
  3. «"Dokumentatu behar izan dudanez, asko ikasi dut liburua idaztean" - Abadiño» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2020-09-20).
  4. Mardaras, Arrate. Zelikoa? Zein hitz arraroa. (Noiz kontsultatua: 2020-03-02).
  5. «Aizu!» www.aizu.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-02).
  6. Abadiñoko Toponimia. (2010)..
  7. «Erromantizismo xinpleegiei itzuri?» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2020-02-21).
  8. «Literatura eta musika uztartuko dira bihar Andraguneko ekitaldian» durangon.com 2018-11-22 (Noiz kontsultatua: 2020-02-21).
  9. (Gaztelaniaz) «Andragunea rinde homenaje a las escritoras vascas con un recital literario» El Correo 2018-11-22 (Noiz kontsultatua: 2020-02-21).

Kanpo estekak aldatu