Arkimedesen solido
Geometrian, Arkimedesen solidoak (edo poliedro erdierregularrak) simetria handiko poliedro ganbil erdierregularrak dira, baldintza hau betetzen dutenak: aurpegiak bi edo hiru motako poligono erregularrak dira, erpin uniformeetan elkartzen direnak. Propietate horrek solido platonikoetatik bereizten ditu, platonikoetan aurpegiak mota bakar bateko poligonoak direlako; eta bai Johnson-en solidoetatik ere, azken solido horietan aurpegiak ez direlako elkartzen erpin uniformeetan. Arkimedesek aurkitu zituen gorputz hauek; baina haren lanak galdu, eta Berpizkundera arte ez zituzten berraurkitu artistek eta matematikariek.
Sailkapena
aldatuArkimedesen solidoak 13 dira (edo 15, hexaedro moztuaren eta dodekaedro kamutsaren bi forma kiralak kontuan hartzen baditugu).
Hemen, erpin-konfigurazioa terminoak adierazten du zer motatako poligono erregularrak elkartzen diren erpinetan. Adibidez, (4,6,8) erpin-konfigurazioak esan nahi du karratu bat, hexagono bat, eta oktogono bat elkartzen direla erpin bakoitzean (erpinaren inguruan, erlojuaren orratzen noranzkoan).
Izena (erpin-konfigurazioa) |
Gardena | Kolore solidotan | Garapena | Aurpegiak | Ertzak | Erpinak | Simetria-taldea | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
tetraedro moztua (3.6.6) |
(Animazioa) |
8 | 4 triangelu 4 hexagono |
18 | 12 | Td | ||
kuboktaedroa (3.4.3.4) |
(Animazioa) |
14 | 8 triangelu 6 karratu |
24 | 12 | Oh | ||
kubo moztua edo hexaedro moztua (3.8.8) |
(Animazioa) |
14 | 8 triangelu 6 oktogono |
36 | 24 | Oh | ||
oktaedro moztua (4.6.6) |
|
14 | 6 karratu 8 hexagono |
36 | 24 | Oh | ||
erronbikuboktaedroa edo erronbikuboktaedro txikia (3.4.4.4 ) |
(Animazioa) |
26 | 8 triangelu 18 karratu |
48 | 24 | Oh | ||
kuboktaedro moztua edo erronbikuboktaedro handia (4.6.8) |
(Animazioa) |
26 | 12 karratu 8 hexagono 6 oktogono |
72 | 48 | Oh | ||
kubo kamutsa edo hexaedro kamutsa edo kuboktaedro kamutsa (2 forma kiralak) (3.3.3.3.4) |
(Animazioa) (Animazioa) |
38 | 32 triangelu 6 karratu |
60 | 24 | O | ||
ikosidodekaedroa (3.5.3.5) |
(Animazioa) |
32 | 20 triangelu 12 pentagono |
60 | 30 | Ih | ||
dodekaedro moztua (3.10.10) |
(Animazioa) |
32 | 20 triangelu 12 dekagono |
90 | 60 | Ih | ||
ikosaedro moztua (5.6.6 ) |
(Animazioa) |
32 | 12 pentagono 20 hexagono |
90 | 60 | Ih | ||
erronbikosidodekaedroa edo erronbikosidodekaedro txikia (3.4.5.4) |
(Animazioa) |
62 | 20 triangelu 30 karratu 12 pentagono |
120 | 60 | Ih | ||
ikosidodekaedro moztua edo erronbikosidodekaedro handia (4.6.10) |
(Animazioa) |
62 | 30 karratu 20 hexagono 12 dekagono |
180 | 120 | Ih | ||
dodekaedro kamutsa edo ikosidodekaedro kamutsa (2 forma kiralak) (3.3.3.3.5) |
(Animazioa) (Animazioa) |
92 | 80 triangelu 12 pentagono |
150 | 60 | I |