Ad verecundiam argudioa

Argumento ad verecundiam» orritik birbideratua)
FALAZIAK

A silentio argudioa
Ad antiquitatem argudioa
Ad baculum argudioa
Ad consequentiam argudioa
Ad crumenam argudioa
Ad hominem argudioa
Ad ignorantiam argudioa
Ad lazarum argudioa
Ad logicam argudioa
Ad misericordiam argudioa
Ad nauseam argudioa
Ad novitatem argudioa
Ad populum argudioa
Ad verecundiam argudioa
Ex auctoritate argudioa
Cum hoc ergo propter hoc
Ondorio hutsala
Oinarri eskaera
Lastozko gizonaren falazia
Falazia ekologiko
Falazia naturalista
Falazia genetiko
Secundum quid


Ad verecundiam argudioa, agintearen argudioa edo magister dixit, falazia logiko bat da. Zerbait egiazkoa dela defendatzeko argudioan gai horretan aditua edo jakituna den norbait aipatzean datza.

Pitagorikoek beren jakintza jendaurrean balioztatzeko argudio mota hau erabiltzen zuten: norbaitek "zergatik" galdetzen bazien, pitagorikoek "maisuak horrela esan duelako" (latinez magister dixit) edo "berak esan duelako" (latinez ipse dixit) erantzuten zuten, alegia, Pitagorasek.

Autoritate politikoa, ekonomikoa edo kulturala duen norbaitek bere esparruarekin zerikusirik ez duen zerbaiti buruz hitz egiten edo iritzia ematen duenean, errazagoa da esaten duenaren sinesgarritasuna zalantzan jartzea; baina, zer gertatzen da autoritatea zientifikoa denean? Bermatuta dago esaten duenaren sinesgarritasuna? Ez beti, eta informazioaren sinesgarritasuna bermatzeko, oso garrantzitsua da jakitea zer iritzi duen komunitate zientifikoak adituak esandakoaz. Kontuz, beraz, nolabaiteko ospea edo autoritatea duen norbaitek ematen duen informazioarekin. Izan ere, pertsona baten ospeak edo autoritateak ez du bihurtzen erabateko egiaren jabe[1].

Adibideak aldatu

Aurreko paragrafoetan azaldutakoa falazia-mota batekin erlazionatu daiteke, Argumento ad verecundiam izenaz ezagutzen denarekin, hain zuzen: informazio baten sinesgarritasuna defendatzeko, gai horretan jakituna den (edo nolabaiteko autoritatea duen) norbait aipatzea esan nahi du, bestelako arrazoirik eman gabe. Adibidez: Arrazoia du berak; biologia ikasi zuen, eta asko daki horri buruz. Pertsona horrek arrazoia izan dezake esaten duen horretan, baina ez biologia ikasi zuelako.

Adibidea: «2ren erroa irrazionala da, Euklidesek hala esan zuelako».

Falazia honen ahuldadea zeozer agintean bakarrik oinarrituz baieztatzeak, bere egiaztatzea ez duela frogatzen dela da:

  • A: «Zerua zerutiarra da, Newtonek hala esan zuelako».
  • B: «Newtonek hala esan zuelako ez du egia denik frogatzen, hortaz zerua ez da zerutiarra».

Erreferentziak aldatu

  1. Zientzia, Elhuyar. (2020-11-12). «8. Kontuz falaziekin» Zientzia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-25).

Kanpo estekak aldatu