Ad antiquitatem argudioa

FALAZIAK

A silentio argudioa
Ad antiquitatem argudioa
Ad baculum argudioa
Ad consequentiam argudioa
Ad crumenam argudioa
Ad hominem argudioa
Ad ignorantiam argudioa
Ad lazarum argudioa
Ad logicam argudioa
Ad misericordiam argudioa
Ad nauseam argudioa
Ad novitatem argudioa
Ad populum argudioa
Ad verecundiam argudioa
Ex auctoritate argudioa
Cum hoc ergo propter hoc
Ondorio hutsala
Oinarri eskaera
Lastozko gizonaren falazia
Falazia ekologiko
Falazia naturalista
Falazia genetiko
Secundum quid


Ad antiquitatem argudioa (euskaraz Usadioari erregutu) antzinatik zeozer egin edo sinistu izan baldin bada, orduan ongi dagoela edo egia delako baieztapenean oinarritzen den falazia bat da.

Argusio honek hiru suposizio egiten ditu:

  • Antzinako pentsamoldea indarrean sartu zenean zuzena zela frogatu zela, hori gezurra izan daiteke, usadioa fundamentu okerretan oinarritua egon baidaiteke.
  • Iraganean argudio hau frogatuarazi zuten arrazoiak gaur egunerako baliagarriak izaten jarraitzen dutela. Zirkunstantziak añdatu badira hau gezurra izan liteke.
  • Statu quoa mantentzea aldaketaren aukeraren aurrean hobeagoa ala desiragarriagoa dela, hau okerra izan liteke.

Zenbait adibide:

  • Gizartea beti zaldiz mugitu izan da. Ez dago zertan autoz bidaiatu beharrik. Gezurtatzea: Gaur egun bidaia luzeagoak burutu behar direnez, zaldiak ez lirateke egokiak distantzia horiek burutzeko.
  • Ideia txarra izango da, inork ez baidu lehendik egin. Gezurtatzea: Lehendik egina ez izatea ez du esan nahi ideia horrek porrot egingo duenik.
  • Lege hauek 100 urtez bete izan dira. Ez dago haiek aldatzeko arrazoirik. Gezurtatzea: Baliteke hori egitea aholkatzen duten eta erlatiboki garrantzitsuak diren aldaketak jazo izana.
  • Emakumeak betiko legez etxean gelditu beharra dute. Gezurtatzea: Antzinako gizarte desoreken ondorioz emakumeak etxetik kanpo lan egiteko aukera gutxi zituzten. Hori gaur egun jada ez da hala.

Kanpo estekakAldatu