Ad nauseam argudioa
Ad nauseam argudioa latinezko esaldia da, zeozer edo eztabaida bat goragale edo nazka sorrarazi arteraino jarraitzen denean aipatu ohi da. Adibidez: "Gai hau ad nauseam eztabaidatu da", gaia hainbeste eztabaidatu denez jendea gaiarekin gogaitu edo nazkatu egin da.
Argumento ad nauseam enuntziatu baten alde argudiatzen duen falazia bat da, pertsona baten edo batzuen errepikapen luzearen bidez. Argudio horretara jotzeak esan nahi du aldeetako batek alferrikako eztabaida eragiten duela, indargabetu ezin diren arrazoibideetatik ihes egiteko, aurretik eztabaidatu, azaldu edo ezeztatutako alderdiak errepikatuz.
Herri-kondairak indartzeko ohiko mekanismoa da, baieztapen egiazko edo faltsu batzuk errepikatuz, gizabanako baten edo gizartearen sinesmenen zati gisa finkatu arte, egia ukaezin bihurtuz.[1]
Falazia honen egitura hau da:
- A-k B baieztatzen du.
- B elkarrizketan etengabe errepikatzen da.
- Beraz, B azkenean egia bihurtzen da.
ErreferentziakAldatu
- ↑ (Ingelesez) Sánchez, Francisco José. «Paralogismos y sofismas del discurso político español. La falacia en un corpus de debates parlamentarios» Anuario de Estudios Filológicos, 33 (Noiz kontsultatua: 2021-01-30).