Julia Domna[1] (latinez: Iulia Domna; Emesa, 160Antiokia, 217) Erromako Emesan jaio zen, gaur egongo Homsen, Sirian, familia arabiar batean. 187an Septimio Severo libiarrarekin ezkondu zen (garai hartan Galia Lugdunense erromatar probintziako gobernadorea zena) eta bi seme-alaba izan zituen: Karakala eta Geta. 193an gerra zibila piztu zen Erroman inperioaren tronuagatik eta handik gutxira Severok bere burua enperadore izendatu zuen. Gatazka 197an amaitu zen, Sptimio Severoren aurkari guztien porrotarekin.

Julia Domna

Roman Empress (en) Itzuli

193 - 211
Bizitza
JaiotzaHoms, II. mendea
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaAntiokia Oronteskoa, 217 ( urte)
Hobiratze lekuaSant'Angelo gaztelua
Heriotza moduasuizidioa
Familia
AitaJulius Bassianus
Amaezezaguna
Ezkontidea(k)Septimio Severo  (187 -
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaSeverar leinu
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa

Find a Grave: 33833757 Edit the value on Wikidata

Julia Domna ospetsua izan zen bai eragin politiko, sozial eta filosofikoagatik, bai mater castrorum -"kanpamendu militarren ama"- tituluak jasotzeagatik. Bere semerik zaharrena, Karakala, bere aitarekin gobernatzen hasi ondoren, enperatriza izan zen laburki horren emazte Fulvia Plautilarekin batera, azken hori zorigaitzean erori zen arte. Severoren heriotzaren ondoren, 211n, Domna bihurtu zen "Pia Felix Augusta" titulua jaso zuen lehen enperatriz alarguna. Titulu horiek, beharbada, beste enperatriz ama erromatar batek inoiz izan zuen baino botere gehiago ematen zizkioten. Bere bi semeak aitaren oinordeko izan ziren enperadore gisa, baina harreman gatazkatsua izan zuten, eta Juliak adiskidetzaile gisa jardun zuen; hala ere, Caracallak bere anaia Geta hil zuen urte horretan bertan.

Juliak bere buruaz beste egin zuen 217an, Karacala bere seme zaharrenaren hilketaren berri izan zuenean, Partiaren aurkako kanpainan zehar, Antiokiaraino lagundu ostean. Julia Domna hil eta gero, bere ahizpa zaharrenak, Julia Mesak, arrakastaz eutsi zion botere politikoari, eta Severotar dinastia boterean berrezartzea lortu zuen, 218an bere biloba Heliogabalo tronurako sarbidearekin. Dinastiak 235 arte iraun zuen boterean, Heliogabaloren lehengusu eta oinordeko zen Alexandro Severoren erregealdia amaitu zen arte, horrek, III. mendeko Krisiaren hasiera markatu zuelarik.

Familia

aldatu

Julia Domna jaio zen Emesan, gaur egungo Homs, Sirian, 1603 inguruan, hiriko dinastiako familia arabiar bateko kidea zen. Bere izena, Domna, arabierazko hitza da eta "beltza" esanahia du, El-Gabal natura erreferentzia, harri beltz baten forma hartu zuen.

Gaio Julio Bassianoren alaba txikia zen, Baal jainkoaren apaiz gorena, eta Julia Mesaren arreba. Bere arrebaz eta honen senarraz, Gaio Julio Avito Alexiano, Domnak bi iloba izan zituen: Julia Soemias eta Julia Mamea, etorkizuneko Heliogabalo (218 – 222) eta Alejandro Severo (222 – 235) enperadoreen amak.

Julia Domnaren arbasoak El-Gabaleko tenplu ospetsuko errege apaizak izan ziren. Oso familia aberatsa zen, eta erromatar senatu-aristokraziara igo zen. Ezkondu aurretik, Juliak aitaren aldeko osaba Julio Agriparen ondarea jaso zuen oinordetzan.

Ezkontza

aldatu

Historia Augustak kontatzen duenez, 186 inguruan alargundu ondoren, Septimio Severo politikariak errege batekin ezkonduko zen Siriako emakume baten iragarpena entzun zuen. Serverok emakume hori, Domna zena, bere emazte bihurtzea erabaki zuen. 187. urtearen hasieran Basianok Severoren ezkontza proposamena onartu zuen eta udan bikotea Lugdunumen ezkondu zen, gaur egungo Frantziako Lyonen, Severo bertako gobernadorea zelarik. Lotura zorionekoa izan zen, Severok Julia eta bere iritzi politikoak estimatzen baitzituen, emakume kultua eta filosofia ikaslea zelako. Bi seme-alaba izan zituzten, Karakala — Lucio Septimio Bassiano — 188an eta Geta — Publio Septimio Geta — 189n.

Erreferentziak

aldatu


  Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.