Arantzabela Gasteizko (Araba) auzo txikia da. Hiriaren ekialdean kokaturik dago; Aranbizkarra auzoa dauka mendebaldean eta Salburuko auzo berria ekialdean. Gasteizko saihesbide zaharrak (orain Madril kalea denak) hiriaren erdigunetik banatzen du. Auzoan Arantzabela ikastola dago.

Arantzabela
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaGasteiz
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak42°51′07″N 2°39′18″W / 42.8519°N 2.655°W / 42.8519; -2.655
Demografia

Etimologia aldatu

Nahasketa historikoa gertatu da Aransabela eta Aranzabela artean. Z-rekin soilik XVIII. mendetik aurrera agertzen da. Elena Martinez de Madina filologian doktore arabarraren ustez, lehena hobetsi beharko litzateke: Aran + sabela (tripa, gaztelerazko hondonada esanahiarekin)[1].

Kalerik garrantzitsuenak aldatu

  • Arantzabela plaza

Erreferentziak aldatu

  1. MARTINEZ DE MADINA, ELENA. Geu aldizkaria. Gasteiz: 2009, 196. alea, 15. orr. ISSN 1133-0988

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gasteiz